Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auskalo 1 hitz egiten duenak zerbait inondik ere ez dakiela adierazteko erabiltzen duen hitza.

Baina behin, mahaian geundela, eta auskalo zer solas-klasek ekarrita, Frantziako herri txiki baten izena esan zuen aitak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Baina auskalo ez ote zaien behartuko oso egoera arriskutsuan egotera.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Orduan, notarioaren aurrean, auskalo zergatik, gerraren amaieraz hitz egiteko beharra-edo sentitu zuen; beharra, beharbada, gehiegizko hitza zen arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.

Auskalo noiztik sartua zen gure alderdiotara, baina, kontua da XII. menderako egiten direla tresna honen aipamen zehatzak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.

Etxeraino lagundu diot, auskalo zergatik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 17. orr.

Klariona, igeltsua edo auskalo zer zerrikeria erantsi dioten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Auskalo gero ez ote zitzaigun besarkada bat eskapatuko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.

Gero DJ putakumeak auskalo zer moldaketa pintxatu duen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 144. orr.

Auskalo zer esan zidan gizonak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 109. orr.

2 interj

Okerrik ekartzekoa ote zen? Auskalo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.

Auskalo!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.

Ingurukoek zelan ikusten ninduten, baina, auskalo!  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Barruan zerbaitek onik irtengo duela esaten digu, baina auskalo!  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

3 auskalo non

Senarrak ez zuen deus ere egiten, auskalo non pasatzen zituen egunak, auskalo nondik ateratzen zuen bizimodua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

Tabernara itzul nintekeen, baina auskalo non egongo zen agurea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 190. orr.

Alua gori-gori nuen eta burua auskalo non, pentsatzeari utzita baitzegoen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.

Arrantzale-herri batean jaio zen, Massachusettsen, Mainen, edo auskalo non, eta txirlek izu-ikara ematen zioten, amesgaiztoak izaten zituen haiekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.

Han zegoen zutik, zerura begira, zabor poltsa bat -auskalo non jasoa- eskuartean zuelarik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 110. orr.

Auskalo non, auskalo noiz, tximista bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

4 auskalo nongo

Eragozpentxo burokratikoak zituztela auskalo nongo bankutan gordea zuten dirua eskuratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 319. orr.

Kalaportuko beste karlista handiak ere berdin, auskalo nongo soto edo sabai zulotan ezkutatu ziren, Zergatik behartu behar naute goizeko lauetan auskalo nongo ukuilutako azpiak ateratzera?  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

Zerraldo batean zegoela sinesten zuten gainerakoek, auskalo nongo kanposantu batean lur emana, marmolezko hilarri baten pean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 168. orr.

Hantxe geratzen zen, mugaldeko auskalo nongo kuartel-zuloan gorderik aberria defendatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

Nire gainbeherako urteak auskalo nongo bazter galduan eman behar baditut, aparretan eta dotoreziaz igaro nahi ditut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus