Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maikak Txoko besarkatu zuen, ezpainetan ausikika. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 49. orr.
Pentsa liteke ezen, goseak estutu balitu, elkarren aurka borrokatuko zirela ausikika. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 43. orr.
Elkarri ausikika bezala, iduri elkar jan behar! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 28. orr.
Monique 24 urtetan urrundu zira gure artetik bizitza sano bati ausikika lotu orduko. Herria 2002-10-17
Ahozpez jarri zen, lotsaz amorratuta eta burukoari ausikika. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.
Malkotan itsaso eta eleei ausikika ari zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 202. orr.
Handik aitzina, kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean, otoitz hura egin, eta otoitz hartan hartzen nuen bertzela nekez hartzen nuèn sosegu eta kontentamendu apurra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.
Alabaina, amore eman beharrean, zalantza ausikika hasten zitzaion aldiro, bere zoriona defendatzeari ekiten zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.