Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausiki1, ausiki, ausikitzen 1 du ad hozka egin, hozkatu.

Baldwin, idazmahaian eserita, arkatz baten puntari ausikitzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 137. orr.

Domengak ezpainak ausikitzen zituen eta Graxik hats bahitua zirudien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.

Beldurrak hartuta izara ausikitzen zuenetz, damu gabeko malkotan urtu zenetz edo burua mantapean ezkutatzen zuenetz, ez genuen jakin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 253. orr.

Diogenesek txakurrek bezala ausikitzen zuen, baina Krates txakurrak bezala bizi zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.

Honoré azaltzen zitzaidan gainean ahoa irekirik, musu eman nahi izango balit bezala, hurrena nire haragia basaki ausikitzeko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

2 du ad ziztatu.

Sabeleko mina ematen zion, sudurra ixten zion, kilimak jartzen zizkion burezurrean, garuna ausikitzen zion, Titori ausiki zioten eltxoek bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.

3 irud/hed

Mundu mugitu honen uhainen erdian, uharte bat, itsasoak ausikitzen ez duen lehor segurua iduriz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Inortxok ere ez zuen bere sekretuaren berri, baina Raduan Husainik aholkua eman ziolarik, asaskatzekotan egon zen barrena ausikitzen ziona.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 352. orr.

Gogor ausikitzen dik haizeak; hotz ere hotz duk. aina azken finean, horiek ere beren buztana ausikitzen ari dira.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus