Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausazko 1 izond zorizkoa, zoriari dagokiona. ik mentura 12; aleatorio.

Asmo praktiko hau edo trebetasunarena edo etikotasunarena da, lehena, ausazko eta beharbadako helburuetarako, bigarrena, berriz, behar-beharrezkoetarako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.

Eta, hala ere, zerbaitek huts egingo du, ausazko aldagaiak saihestezinak direlako.  Berria - Harian   2005-12-21

Asturuek, bestalde, beren ausazko lana egin zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 22. orr.

Idoia txepetxaren hegaldia baino ausazkoagoa zela pentsatu nuen, noiznahi ezustean harrapatzen ninduela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Aurrekariaren aurkikuntzak legezko auzia ausazko esperientziaren estatus apaletik epai moldagarriaren maila nobleraino igoarazi zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.

2 ausazko atzipen (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Honi buruz egindako azterketa baten, ausazko atzipen erabilpenean, 2 klaseko txartel batzuk 1,38& MB/s-ko abiadura lortu zuten, probatutako 6 klaseko txartel guztiek, fabrikaitzaile handien txartelak barne, 100 aldiz motelagoak izan zirelarik. ETC-entziklopedia   Secure Digital, Wikipedia

Disko bat ausazko atzipena duen gailu helbideragarri bat da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

3 ausazko atzipeneko fitxategi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ausazko atzipeneko fitxategia: Bigarren mailako memorian gordetako fitxategi mota, erregistroak zuzenean atzitzeko bidea ematen duena, atzipen-denbora erregistroak fitxategian daukan posiziotik independentea izanik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus