Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausaz 1 adlag beharbada, agian, apika.

Ausaz bide osoa egin ondoren berriz aurkituko dugu elkar.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.

Gauzak, ordea, aldatu egin ziren franko atsedenaldi luzeak iraun zuen tartean, eta ez, ausaz, gure onerako.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.

Ezbeharren batek finkatu behar ote du, ausaz, gu bion arteko komunikazioa?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 80. orr.

Ausaz gin-tonik sailaren eraginez, neure burua zehatzeari ekin nion: menpeko nuen haur babesgabe horrekin fitexko joan nahi eta horra ondorioa!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Baina ez al zen ausaz alaia goiz hura?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

Non edo non, ametsetan ausaz, adituko zuen izena.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 68. orr.

Sabelandi horrek borroka egiteko asmoa du, ausaz?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 334. orr.

Setakeria gisako bat zen ausaz, setakeria motetan azkena, bakarra.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 164. orr.

Uste ote zuen, ausaz, xehetasunei buruzko jakin-minean eta zaletasunean kide dituela gaixo guztiak?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

Isilik zoazte, kamioiaren kulunkak lokarraraziak ausaz, batere gozoa ez izanagatik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

Inoiz arkeologoek topa ahal izan ditzaten estaliko zituzten, edo haiek ere suntsituak izan ziren, ausaz, zortzi dorreakaz batera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 59. orr.

2 adlag modu aleatorioan.

Hautemapenek ausaz baino ez dute egiten bat esperientzian, halako moldez, non ez baitakarte beren arteko elkarloturaren beharrik aldean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 103. orr.

Supermerkatu edo postetxe bateko errenkan itxura antipatiko eta zakarreko hirurogei urte inguruko edozein emakume ausaz aukeratuz, eta emakume horrek nire sexua objektu ezezagun batez arakatu behar duela imajinatuz soilik hurbil naiteke laburki astebetez murgilduta egon nintzen egoerara.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.

Liburua ireki dut, ausaz: ama-alabak Eugénierengan sortzen ari den maitasunez ari dira hizketan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Kanpuseko jantokira hilabetean behin joaten naiz, asko jota, eta gehienetan lagunarekin; beraz, ez dut liburuak ausaz erosteko inolako premiarik sentitzen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 158. orr.

Horrela irakurtzen gelditzen zen, ausaz bezala, hirurak arte.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ausaz bezala (3); ausaz ere (4); ausaz ez (3); ez da ausaz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus