Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausartzia iz ausardia, ausartasuna.

Beldurrik gabe, ausartziaz beterik, aitzinetik jakinez gehiengo zabala etsai jarria zitzaiola, hala ere lotsa gabe aitzina jo du Ibarretxek.  Herria   2005-02-10

Ausartzia osoz, han nizkioan, susmoek atzenarazirik manerak, zigiluak hautsi haien errege-mandatuari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 210. orr.

Eta ausartziak bultzatu zuen gogoan iragan zitzaionaren paperean ezartzera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.

Baina guztiarekin ere, neure obligazio handiek, ondasun errezibituek, eta betiere, ene alderakotzat, obrekin batean, erakutsi duzun borondate borondatetsuak, ez didate uzten, ondotik bederen, kanporat ateratzeko, ausartziarekin batera.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 197. orr.

Nihaurk ongi eta lasai lo egiteko ditudan baliabideak ez dizkiet lankideei aipatzen ahal: ausartzia eskasa eta ahalkea nabaritzen dut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

Bat-batean, ez dakit nola, gaitzeko ausartziak hartu ninduen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.

Orduan, neskato hutsa zen; haren ausartziak irri eginarazi zion, eta haria usaian baino gehiago pagatu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ausartzia handia (3); ausartzia hori (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus