Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain arteko etorren, ekien eta ebilen adizkiak, zetorren, zekien, zebilen bilakatu dira. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 117. orr.
NOR saileko adizkiak ziren salbuespena. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 171. orr.
Nor-Nork saileko adizkietan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 187. orr.
"Joan banadi" eta "joaten banaiz" adizkien arteko desberdintasunaz jabetzen ez denak ez omen daki euskaraz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 95. orr.
Ondo oroitzen naiz goiz batean nola erakutsi zidan, ordu erdian, euskal adizkien eraketa. Berria - Kultura 2006-01-22
Azkoiti-Azpeitietan bokal-elkarketetako aldaketek (ea: ie; oa: ue; ua: ue), eta adizki bereziek (dute: debe; zuten: zeben) bertsoetan islarik duten erreparatuko dugu. Berria - Kultura 2006-03-01
Gaur egun, ostera, det tankerako adizki giputzak euskara jasoan ez ezik, eguneroko jardun arruntean ere ohikoak dira Errenterian. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 60. orr.
Nonahi ari dira sortzen adizki berriak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 201. orr.
Adizki soilak baztertu eta kate luze bihurtzen diren aditz lokuzio horiek guztiak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 193. orr.
Erdal obra baten egokitzapena den honetan, esate baterako, ez da adizki jokaturik behin ere erabiltzen: [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 211. orr.
Giputzen jarrera txokozalearen adibide jakin bat aipatu zuen Mitxelenak, hitanoko adizkiei zegokiena. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 101. orr.
Euskaltzaindiak aurkeztutako ereduan, 1973an zukako adizkiak aukeratzean erabilitako irizpide berberak hartu ziren gogoan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 187. orr.
Bizkaiko herri batzuetan batez ere, orainaldiko adizkiei -n gehituaz eratzen dira iraganaldikoak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 201. orr.
adizkien ordez (4); duten adizkiak (3); en adizkiak (3); hitanoko adizkiak (3); izan en adizkiak (3); saileko adizkietan (3); tankerako adizkiak (3); tankerako adizkien (3)