Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ausartatu, ausartat(u), ausartatzen da ad norbait, ezerk atzera eragiten ez diola, zerbait egiteko gauza izan. ik ausartu.
Erreposki erreposki ateratzera ausartatzen da, eta noizbait egun guzietako harat honatetan parte hartzen du. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.
Surf lerra-jokoan trebe diren bi gazte ausartatu dira halere bidexka horietarik batean gaindi, bere autorat heltzeko aise hurbilago zutela. Herria 2001-04-26
Azkenean, nolazpait ausartatu nintzen solasaren ematerat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.
Mutiko gazte bat, Raimundo delakoa, ordu arte ez ezaguna, ausartatu zen haien balakatzera eta, bizia salbatu ziolakotz horrela, printzesak eskerrak eman ondoan, hasi ziren biak amodiozko solasetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.