Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ausartasun iz ausardia; ausarta denaren nolakotasuna.
Beti aitzina egin du Baionako Antzerki Festibalak, urtetik urtera berritasun asko eskainiz eta ausartasun bidea jorratuz. Herria 2005-09-22
Horretarako, ETAk, Euskal Herriaren singulartasunean kokatua, unibertsal berri bat proposatzeko ausartasun ezin sinetsizkoa izan zuen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 124. orr.
Suizidioa! horra indarrik gehiago ez dutenen indarra, horra sinesterik gehiago ez dutenen esperantza, horra azpiratuen ausartasun gain-gainekoa! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.