Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausart 1 izond/iz arriskuen aurrean atzera egiten ez duena; ausardia adierazten duena.

Zu bai ausarta! Berri onak al dakarzkiguzu?  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,42

Denek dakigu aski ausarta behar dela aitzina jotzeko.  Herria   2005-02-10

Hitzetatik ekintzetara igaroz eta jokabide ausartak erakutsiz.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Ez naiz ausarta izan mintzatzeko, zeren etxean aita kalakaria zen ainitz gauz bazazkin... amak ere bazazkin, bainan isilik egoiten zen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 70. orr.

Besteak ausartago irudikatu ohi ditut, burua zut, kopeta gora, baina beharbada gure aita bezain izututa zeuden.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 144. orr.

Ez herriko emakume ausarten zerrZergatik begirada hura ausart bihurtzen zen etsipenaren aurrean? endan hirugarren postua eskuratzeagatik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 158. orr.

Gaurko rokero amazuloak baino ausartagoak zirela esan daiteke, dudarik gabe.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.

Mediokritatea gorroto duen emakume ausart eta urguiluz betea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Ertzainekin ausart jardun eta galdeketa kolpean eten izanak, lasaitu ordez, egonezin lauso batean hondoratu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 121. orr.

Esprintean derrigor izan behar duzu ausarta, bestela jai duzu.  Berria - Kirola   2006-03-03

Egiaz horma kontra zutik ez zegoen bitartean, arriskuari buruzko berriketak baizik ez ziren bitartean, ausarta mutila.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 49. orr.

2 izond ausarkeria adierazten duena.

Eskutitzetan Iñakik, gordinkeria ausarta batzuen artean, bere bizitzaren berri ematen zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 151. orr.

Inon ziren bandolerorik, traidorerik eta gaizkilerik lotsagabeenaz eta ausartenaz inguratuak bizi ziren haiek, bazterretan nahi zituzten txikizioak eta belzkeriak eginez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Benetan ausarta litzateke baieztapen hori egitea, zeren frantsesak, esaterako, eskuarki antzeko eraketa baitzerabilen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.

Hasteko, sei mila hizkuntza inguru ditugu lurrean, eta horiei buruz baieztapen generikoak egitea ausarta da, gutxieneko zerbait esatekotan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 178. orr.

Keinu ausarta da, pentsatzen du Davidek bere artean; baina zuhurra ote?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.

3 ausart izan

Joiadaren seme Benaias gizon kementsua zen eta egintza bikain asko egina. Kabtzeelgoa zen. Hark hil zituen lehoiak bezain ausart ziren bi moabdarrak. Eta elurra ari zuen batean, urtegira jaitsi eta lehoia hil zuen bertan.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,22

Ruben, nire lehen-seme, nire indar, nire gizatasunaren lehen emaitza; zein ausart zaren eta indartsu!  Elizen arteko biblia   Has 49,3

Honen berri jakin zuenean, Frantziskok, buruarin eta arras ausart zenak, espedizioan parte hartzeko tratua egin zuen harekin: ez zen hura bezain noblea jatorriz, baina txiki uzten zuen bihotz handitasunean, eta, ondasunetan behartsuago bazen ere, eskuzabaltasunean aberatsago zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

4 zuhurtziagabetasun ausartegi (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Zuhurtziagabetasun ausartegia egotzi zien seiri, eta lesio faltak bosti. ETC-prentsa   Berria, 2018-01-07

a) Larrialdietan doloz edo zuhurtziagabetasun ausartegiaz jokatzea, horren ondorioz, pertsonei edo ondasunei kalte larriak eragiten bazaizkie. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2005

Auzitegiak ez zuen gizahilketa eta zuhurtziagabetasun ausartegirekin sortutako lesioak egiaztatzen zituen frogak ikusi eta absolbitu zuen. ETC-entziklopedia   Arnedoko gertaerak, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ausart agertu (5); ausart ari (3); ausart aritu (4); ausart bat (20); ausart batek (8); ausart baten (5); ausart bezain (4); ausart esan (3); ausart eta lotsagabe (4); ausart gaitezen (3); ausart hadi (3); ausart haiek (3); ausart haren (4); ausart hark (4); ausart hori (8); ausart horiek (5); ausart horrek (4); ausart horri (4); ausart hura (6); ausart jokatu zuen (7); ausart jokatuta (3); ausart jokatzea (5); ausart jokatzeko (3); ausart mintzatu (3); ausart records (3); ausart samarra (3); ausart zaitez (3); baina ausart (4); bezain ausart (5); emakume ausart (4); gizon ausart (9); hain ausart (7); jauzi ausart (3); mila gudari ausart (4); oso ausart (5); sobera ausart (3); talde ausart (3); zaldun ausart (3)

adoretsua eta ausarta (3); apustu ausarta (3); ausarta dela (7); ausarta duk (3); ausarta egin zuen (3); ausarta ere (3); ausarta eta gaztea (3); ausarta eta trebea (3); ausarta haiz (3); ausarta izan behar (6); ausarta izan da (11); ausarta izan zela (3); ausarta izan zen (6); ausarta izateko eskatu (3); ausarta zara (6); ausarta zarela (3); ausarta zela (8); berritzaile eta ausarta (3); bezain ausarta (11); bihotz ausarta (3); da ausarta (3); edo ausarta (3); ekintza ausarta (3); erabaki ausarta (5); gerlari ausarta (3); gizon ausarta zen (4); gudari ausarta (3); hain ausarta (4); jarrera ausarta (3); lan ausarta (4); liburu ausarta (3); mutil ausarta (4); oso ausarta da (3); oso ausarta izan (3); pauso ausarta (3); politika ausarta (3); talde ausarta (3); zein ausarta (3)

ausartago ari (4); ausartago jokatu behar (3); baino ausartago (11); gero eta ausartago (11); geroz eta ausartago (3)

ausartagoa izan behar (6); ausartagoa zara (3); baino ausartagoa (7)

ausartagoak izan (4); baino ausartagoak (3)

ausartak behar dira (3); ausartak dira (7); ausartak direla (4); ausartak egin (4); ausartak hartu (5); ausartak zirela (3); ausartak ziren (9); erabaki ausartak (3); gazte ausartak (3); gizon ausartak (4); gudari ausartak (7); indartsu eta ausartak (4); jokabide ausartak (3); neurri ausartak (7); oso ausartak (4); proposamen ausartak (3); soldadu ausartak (4); urrats ausartak (6)

ausartenak ere (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus