Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zabulonen leinuko berrogeita hamar mila gudari trebe, era guztietako armez eta, denek elkar harturik, ausarki borrokatzeko prest. Elizen arteko biblia 1 Kro 12,34
Izerdi patsetan zegoen, gizagaixoa, eta ausarki hurbildu nintzaion laguntza behar ote zuen galdetzera. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 21. orr.
Zure etsaiak urkatu egin du zure kapitain ausarta, denbora luzez, gaztelu erdi puxkatu batean, armada oso baten aurka ausarki burrukatu ondoren. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Bidea ixten zion gorpua alboratu, eta ausarki inguratu zen, gazteluko zilarrezko lurra zapalduz, ezkutua esekita zegoen hormaren aldera. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.
Ez da sartzen ausarki naturaz goitiko gauzen munduan, Edgar Poe edo Hoffman bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.
Ausarki hartu zuen Cook andrearen mintza-tutua. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.
Beraz, atseginez onartzen dut zure oharra eta, niri dagokidanez, baimena ematen diot Trigeziori bere ustez ausarkiegi egin dituen baieztapenak berraztertzeko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 37. orr.
Bere oinarrian ezarritako premisak ezin ditu hain ausarki ontzat hartu, beharrezkoa ez balitz bezala sarri atzera begiratzea eta honi arreta eskaintzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.
Leku handiagoa eta erreserbetako aberastasuna ausarki erabiliz, margo eta ilustrazio handi eta koloretsuek bizia emaiten diote pilota eta kirol guneei, euskal erakustokiaren berezitasuna baitira hainbat urtetan eskuratu erreserbak. Herria 2001-06-21
Adibidez, zeri egin zaio barre ausarkiago Haurren Eskubideei baino? Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 56. orr.
Izanen da edateko tokia, ausarki. Berria - Kirola 2004-02-10
Ilunpea zilar eta autoa setiatuz, euria ausarki ari zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.
Jokoberri eta trinket, lehen horrek du bildu ausarkienik jendea, bai joan den asteko bi partidetan eta bai, hain segur larunbat arats huntan jokatuko den finalean. Herria 2003-05-29
Espainolak hor egina zuten harresi batean aterbetzen dira eta sekulako tirokatzea behar izan ginuen jasan, barne hortarik ausarkian balak eta grenadak igortzen zauzkigutela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.
Bai, edateko eta jateko ausarkian, loteriako irabazdunak lorietan, eta partida eder baten ikusteko parada ukan dugu. Herria 2004-09-16
ausarki borrokatu (3); ausarki denentzat (3); ausarki hitz (3); ausarki jan (3); ere ausarki (4); hain ausarki (3); lana ausarki (4); ura ausarki (4)