Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausardia 1 iz arriskuen aurrean atzera egiten ez duenaren jokaera.

Libertatea eta ausardia abesten du Baigorriarraren obrak.  Herria   2004-08-12

Ausardia-doinu behartu bat zuen nire ahotsak, eta lotsaturik nengoen nire estrategia ziztrinaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 40. orr.

Demokrata zintzoa zen, demokrazia zer zen Europatik zetozkigun liburu eta modetan ikasi uste genuen hartan, injustiziak salatzeko ausardia zuten haietarikoa, gu legezkoek lagun erabilia; aingeru baliagarria, esango nuke.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 85. orr.

Jon mundura ekarri izanak, ordea, ausardia eman zion honetaz eta hartaz iritzi emateko, lehen bakanetan baino egiten ez zuena.     «Bizia lo», 2003 - 41. orr.

Kunderari konpromisoa eta ausardia eta zorroztasuna txalotzen zizkiotenek soborno triste bat eskaintzen diote beste honi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 47. orr.

Gauza bakarra nahi dut, ihes egin, lasterka egin, baina ez dut horretarako ausardiarik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.

Mikelen ahots tonua aldatu egin zen, ausardiaz mintzatzen saiatzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 210. orr.

Zure ausardiaz harritua balitz bezala, luzaz begiratzen zaitu: segundo bat edo bi beharbada.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 44. orr.

2 iz ausarkeria.

Nire injenuitatea eta nire ausardia!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 9. orr.

Aita harroa, zalantzarik gabe, nik faltan izan ditudan indarra, eskuzabaltasuna eta ausardia sobera baititu gure Jonek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 313. orr.

Hona hemen nora eraman ninduen ene ausardiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 115. orr.

3 ausardiaz adlag ezeren beldurrik gabe; ausarkeriaz.

Jainkoaren hitza ausardiaz predikatzen zuten.  Elizen arteko biblia   Eg 4,31

Karia horretara zu ahalkerazirik libertitzen nintzelako, ausardiaz didazu sakrifikatu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.

Han Mikel Strogoffen errebolberra hartu eta, ausardiaz hartzaren aldera hurreraturik, tiro egiten dio bertatik bertara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Zer edo zer ikasi, eta ausardiaz bultzatzen zuten bizitzaren atea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

-Lasterka egingo dugu -esan zion Harryk ausardiaz-, zuzenean oihanera, konforme?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 321. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurre egiteko ausardia (6); ausardia behar da (10); ausardia behar zen (3); ausardia da (3); ausardia duen (3); ausardia dute (3); ausardia duten (4); ausardia eman (5); ausardia ematen (3); ausardia erakustea (3); ausardia erakutsi (6); ausardia ere (7); ausardia eskatu die (3); ausardia eskatu zion (3); ausardia eskatzen (5); ausardia eskertu (3); ausardia ez (11); ausardia falta zaigu (3); ausardia faltaz (3); ausardia gora heltzeak (3); ausardia handia (5); ausardia handiz (8); ausardia hartu (3); ausardia hori (5); ausardia izan nuen (3); ausardia izan zuen (8); ausardia izanez gero (3); ausardia izango (7); ausardia izateko eskatu (3); ausardia kontua (4); ausardia osoz (3); ausardia politiko (5); ausardia politikoa eskatu (10); ausardia txalotzen (3); ausardia zuen (3); baina ausardia (3); baino ausardia (4); begiratzeko ausardia (3); bere ausardia (11); da ausardia (4); duten ausardia (6); egiteko ausardia izan (4); emateko ausardia (4); ematen duen ausardia (3); erakutsitako ausardia (3); ere ausardia (6); esateko ausardia (7); gehiegizko ausardia (3); halako ausardia (3); haren ausardia (6); horretarako ausardia (3); ibarretxek ausardia politikoa (3); jartzeko ausardia (3); joateko ausardia (4); kemena eta ausardia (4); nire ausardia (7); sartzeko ausardia izan (4); zait ausardia (3); zapaterori ausardia (3); zion ausardia (3); zuen ausardia (6)

bere ausardiak (3)

ausardiaren domina (3)

ausardiari esker (5)

ausardiarik gabe (9); ausardiarik izan (12); ausardiarik izango (3); egiteko ausardiarik ez (3); esateko ausardiarik (3); ez ausardiarik (4)

ausardiaz aurre (4); ausardiaz beterik (3); ausardiaz beteta (4); ausardiaz egin (4); ausardiaz joka (3); ausardiaz jokatzeko eskatu (3); ausardiaz jokatzen (3); duen ausardiaz (3); haren ausardiaz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus