Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurtengo 1 izond urte honetakoa.

Zoriontzeko txartel bat aurtengo abuztukoaren aldean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 27. orr.

Aurtengo neguan, jatekoaren bila zebilela, hartz zuri gose hamikatu bat Groyako etxolak puskatu ondoan, Conchera arribatu omen da igerika.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Ustegabe haundiak ezagutu ditu aurtengo esku-huska horien bururatzeak.  Herria   2003-09-04

Eta aurtengo sagardoa parametro horietatik gertu dago.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Horiek dira aurtengo deskalabruaren errudunak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 113. orr.

Gutxi gorabehera, hortxe ibiliko baita aurtengoa ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Kontatuko dizut akaso aurtengo igeriketa-irakasleak noren antza duen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 92. orr.

Adin zehaztugabeko emakume txiki bat da aurtengo inspektorea, eta begirada paseatzen ari da gelan barrena, ezker-eskuin, aurrera eta atzera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.

Nik ere, zuk bezala, Markos, amorrua eta gorrotoa sentitu ditut pisukidearen aurtengo portaera dela eta.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 126. orr.

-Ez dut aurtengorik nahi eta ez dakit ze urtetakoa den.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 13. orr.

Bihotz onez edo hiltzera doazen izateen gozatzeko egiten zen eran, oparitu aurtengo ardo botila bat.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.

Eta jakina: ihazko iraultzailea izanen dugu aurtengo urkatzaile.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 237. orr.

Horren karrera amaitutzat eman eta hara!, iazkoan ondo eta aurtengoa ere ondo, pentsatu du Ernest Hemingwayk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 39. orr.

2 adlag

Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Sailak elkartasunezko egitasmoak bideratzeko 30,5 milioi euro aurreikusi ditu aurtengo.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

3 aurtengoan

-Ni jeneralean lagun batekin ibiltzen naiz, baina aurtengoan huts egin dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 91. orr.

-Azpimunduko ateak ez dira aurtengoan zabalduko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 41. orr.

Aurtengoan ez dugu gari faltarik izango.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

4 aurtengoz

Galdu dut aurtengoz neure mahastia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.

Onerako eta txarrerako, Pasaiako trainerurik ez da izango bi lehiaketa horietan, eta, beraz, aurtengoz amaitu dute denboraldia.  Berria - Kirola   2004-09-23

Badirudi amaituta daudela ospakizunak aurtengoz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aurtengo aberri eguna (14); aurtengo aberri egunean (9); aurtengo apirilaren (9); aurtengo apirilean (8); aurtengo aurrekontua (7); aurtengo aurrekontuak (6); aurtengo aurrekontuetan (7); aurtengo azken (17); aurtengo azoka (9); aurtengo azokan (6); aurtengo banakako (6); aurtengo berezitasuna (11); aurtengo berrikuntza (7); aurtengo berritasun (6); aurtengo berritasuna (9); aurtengo beste (6); aurtengo bi (12); aurtengo bigarren (16); aurtengo biltzar nagusia (6); aurtengo binakako txapelketan (6); aurtengo bozetan (6); aurtengo buruz buruko (7); aurtengo buruz burukoan (6); aurtengo casino kursaal (8); aurtengo denboraldi (6); aurtengo denboraldia (22); aurtengo denboraldiari (7); aurtengo denboraldiko (24); aurtengo denboraldirako (13); aurtengo diru (10); aurtengo edizioan (6); aurtengo egitaraua (13); aurtengo egitarauan (7); aurtengo egitasmoak (7); aurtengo ekaina (8); aurtengo ekitaldiak (17); aurtengo ekitaldiaren (7); aurtengo ekitaldiari (12); aurtengo ekitaldiko (11); aurtengo ekitaldirako (12); aurtengo emaitzak (7); aurtengo erronka (10); aurtengo eskuz banakako (12); aurtengo euskadiko (17); aurtengo euskal herriko (9); aurtengo finala (13); aurtengo frantziako (11); aurtengo gai (6); aurtengo gaia (12); aurtengo gazte (12); aurtengo hau (25); aurtengo haur kantu (10); aurtengo hauteskundeetan (7); aurtengo helburu (6); aurtengo helburua (11); aurtengo herri urrats (7); aurtengo herriko bestak (6); aurtengo hirugarren (6); aurtengo huntan (11); aurtengo ihauteriak (6); aurtengo ikasturtean (13); aurtengo ikasturterako (7); aurtengo kermeza (8); aurtengo korrika (6); aurtengo lan (11); aurtengo lau t (20); aurtengo lehen hiruhilekoan (14); aurtengo lehen sei (9); aurtengo lehen seihilekoan (6); aurtengo lehenengo hiruhilekoan (6); aurtengo lehiaketa (10); aurtengo lehiaketaren (7); aurtengo leloa (9); aurtengo lema (9); aurtengo maiatzaren (11); aurtengo maiatzean (16); aurtengo martxoan (9); aurtengo martxoaren (15); aurtengo munduko (15); aurtengo nafarroa oinez (8); aurtengo nafarroako (10); aurtengo negoziazio (12); aurtengo neguan (11); aurtengo otsailaren (7); aurtengo otsailean (10); aurtengo san (8); aurtengo sasoia (6); aurtengo sasoian (8); aurtengo sasoina (6); aurtengo sei (6); aurtengo top (6); aurtengo tourra (7); aurtengo tourrean (11); aurtengo tourreko (10); aurtengo txapeldunak (6); aurtengo txapelketa (28); aurtengo txapelketak (9); aurtengo txapelketako (7); aurtengo txapelketan (31); aurtengo txapelketaren (6); aurtengo uda (26); aurtengo udako (18); aurtengo udan (43); aurtengo urtarrilaren (11); aurtengo urtarrilean (18); aurtengo urtarriletik irailera (6); aurtengo urte (9); aurtengo urtea (13); aurtengo uztailean (6); aurtengo xapeldunak (14)

baina aurtengo (33); baita aurtengo (8); beraz aurtengo (10); bere aurtengo (13); da aurtengo ekitaldia (8); da eta aurtengo (7); dela aurtengo (8); den aurtengo (12); dio aurtengo (9); diote aurtengo (9); diren aurtengo (8); ditu aurtengo lehen (11); ditugu aurtengo (6); dituzte aurtengo (20); donostia aurtengo (20); du aurtengo denboraldian (8); duela aurtengo (6); duen aurtengo (8); dugu aurtengo (12); dute parte aurtengo (10); ere aurtengo (10); hasiera aurtengo (6); hasiko da aurtengo (10); huna aurtengo (9); iazko eta aurtengo (8); irabazi ditu aurtengo (10); irabazi du aurtengo (12); iragan da aurtengo (7); izan da aurtengo (26); izan dira aurtengo (6); izanen da aurtengo (6); izango da aurtengo (39); izango dira aurtengo (13); izango du aurtengo (8); jaialdiaren aurtengo (7); jokatuko da aurtengo (6); jokatuko dute aurtengo (7); parte aurtengo ekitaldian (7); zen aurtengo (25); ziren aurtengo (8); zuen aurtengo (32); zuten aurtengo (9)

aurtengoa baino (15); aurtengoa ere (17); aurtengoa ez da (6); baina aurtengoa (6); du aurtengoa (22); dute aurtengoa (7); izan da aurtengoa (10); izango da aurtengoa (20)

aurtengoak ere (13); aurtengoak ez (10); dira aurtengoak (7); du aurtengoak (6)

aurtengoan ere (9); baina aurtengoan (7); du aurtengoan (6)

aurtengoari begira (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus