Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrizki 1 iz hitzari aurrean ezartzen zaion morfema.

Zeinek ez du aditu nano- aurrizkia daraman hitzen bat?  Berria - Gaiak   2004-09-30

Hori da hain zuzen agertu nahi genukeena hitzaren zatiak diren aurrizki, erro, erradikal, atzizki eta desinentziei buruzko oharpen batzuk egitean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 227. orr.

Kasu horietan, hitz moztuak, mozorroak, atzizkiak eta aurrizkiak erabil daitezke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.

Marratxoa ere erruz erabili zuen, ba aurrizkiaren eta adizkiaren artean, esate baterako: ba-daki.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 84. orr.

2 aurrizki notazio (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Matematikan, poloniar notazioa, aurrizki notazioa, idazkera poloniarra edo prefixu bidezko notazioa notazio mota bat da logikarako, aritmetikarako eta aljebrarako. Poloniar notazioan ez da adierazi behar parentesirik, ez beste mugatzailerik aurrena egin behar diren kalkuluak adierazteko. ETC-entziklopedia   Poloniar notazio, Wikipedia

3 SI aurrizki (corpusean ez dago; ETCn 45 agerraldi)

SI aurrizkiak bere multiploak eta azpimultiploak izendatzeko Nazioarteko Unitate Sistemaren (Nazioarteko Unitate Sistema SI, frantsesezko "Système International d'unités") edozein unitateri jarri ahal zaizkion aurrizkiak dira. ETC-entziklopedia   SI aurrizkiak, Wikipedia

SIan, masa unitateen artean SI aurrizkiak txertatzeko sustraia "gramo"a da eta ez "kilogramo"a. ETC-entziklopedia   Gramo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus