Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurri 1 iz hondakina.

Ez dakite argi zer egin moila, kanal, garabi, tximinia eta bestelako aurriekin, baina borroka partikularrari eusteko arrazoi bat gehiago ematen diete aldioro.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 82. orr.

"Roma quanta fuit ipsa ruina docet", bertako hondarrek, aurriek, erakusten digute Erroma zein handia izan zen, hori izan zen Sebastiano Serlio-ren Arkitekturako Hirugarren Liburuaren atarikoan, 1540. urtean, jarburu azalduko zen esaera enblematikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.

Hondakin hauek ez daukate nehondik ere antzinako aurrien itxura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.

Zantarra iritzi nion Atenasi, balkanikoa, imajinatu ere ezin nuen egin nolako etxeetan bizi zen hango jendea, hiriska bat, ia herriska bat esango nuke, levantinoa, jende-inurritegiak karrika erdian, eta ostera berriz bakar-mortua, aurri-hondakinak, hiri handi plantako imitazio batzuk ere bai tarteka, izugarri itsusia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.

2 aurri izan (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Mendi hegiko zuhaiztian zehar-zehar aurri diren bi borda eta Lastaola baserria utziko dituzue lepo batera iritsi aurretik. ETC-prentsa   Argia, 2006-03-12

Hughek, zigarreta bat bildu zion Yvonneri, gogo galdurik ingurura begira, hain zirudien lekuak aurri izatearekin konforme. ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

3 aurri zorian egon (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Aurri zorian zegoela-eta, 1993an gorritiarrek erabat berritu zuten, eta santak, kondairak dioen moduan, inguruko alorrak tximista eta harri txingorretik babesten jarraitzen du. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-09

Haren ondorengoarenak, naski; aurri-zorian dago orain. ETC-prentsa   Argia, 2014-09-07

2004an, errefuxiatuak hoteletik kendu zituzten eta 7.000 dolar eskaini zieten gela bakoitzeko. Aurri-zorian zegoen hotelari altzairuzko inguruko egitura kendu zioten, eta Radisson Hotels taldeak kudeatuta, luxuzko negozio hotel modernoaren bezalako erabat eraberritua. ETC-entziklopedia   Radisson Blu Iveria hotela, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus