Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurreztu, aurrez(tu), aurrezten 1 du ad diruaren zati bat etorkizunerako gorde.

Dirua aurrezteak horretara iristeko modua ematen du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 27. orr.

-Urrun hartan aurreztu ahal duzun guztia, alferrikako gastuak saihestu, eta ardoa eta txerrikia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.

Bakoitzak sei penike aurreztu genituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 29. orr.

Hortaz, zeukan diru apurra aurreztu egingo zuen, ezkutatutako altxorrez mintzo zen amets bat zela eta!  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 33. orr.

Langileek taldearen aurrezte plana onartzea da akordioaren baldintza .  Berria - Ekonomia   2004-07-20

Badakik gurasoek aurrezteko teoria horiek dituztela eta "egunen baterako" gorde beharraren kontu hori, nahiz, haiei gertatzen zaien bezala, "egun hori" ez den inoiz iristen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 100. orr.

Diru pixka bat bazuen aurreztua, eta Donostiara joatea pentsatu zuen, hemezortzi bat urte zituela, soinua erostera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 211. orr.

Sos batzuk zituzten aurreztuta, eta zerbaitetan inbertitu behar.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 184. orr.

Asunekin moldatzen naizela, eta fabrikan hasi nahi dudala, dirua aurrezteko.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Aurreztuta zeuzkan diruak behartsuen artean banatzen hasi zenean bakarrik hartu zuten Dartaiet erotzat eta nire pabilioi berera ekarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 90. orr.

2 du ad baliabideez, energia iturriez eta kidekoez mintzatuz, gutxiago gastatu.

Energia modu eraginkorrean erabiltzeko aurrera eramango duten programaren bidez, urtean petrolioaren 975.000 tona baliokide (ptb) aurreztea espero du Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Gorputzean ere, makina gehienetan bezala, oso desiragarria da pisua kentzea, erregaia aurreztu eta eraginkortasuna areagotzen baita hartara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Kabinako argi nagusia aspaldi itzalia zuten, bateria aurreztearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

3 irud/hed

-Nire lana egiten ari naiz -azaldu zuen artaburu hark, bueltatu ere egin gabe-, eta arnasa aurreztuko genuke zuek ere zuena egingo bazenute.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 31. orr.

Denbora aurrezten ari gara etengabe jaio ginen egunetik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 40. orr.

Erlijioan aurrezteko legeak egin izan dira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 147. orr.

Tenplu dipteroari barruko kolomen ilarak kendu zizkion, hogeita hamalau guztira, eta horrekin kostu eta lan handiak aurreztu zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.

Parrastada guztia aurrezteko gogoz zebilen, dudarik gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus