Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrezki 1 iz aurreztu den dirua.

Autoa garbituta, soropileko belarra moztuta, aurrezkiak bankuan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.

Gezurra izan liteke erosi duela, eta egin dizkion berrikuntzak, bere aurrezkiak xahutuz egin zitzakeen, hartara jarriz gero.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 80. orr.

Zure arrebak itsulapikoan sartzen ditu aurrezkiak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 148. orr.

Horixe erants zezakeen, fraideeneko denboretan bezala, asteko gure aurrezki guztiak kartetan irabazi ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.

Banituen aurrezki batzuk bilduta, eta ez nintzen ontziratzen Ryoko bakarrik ez uzteagatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 126. orr.

2 iz aurreztea.

BBKren arabera, azken datu hori hipoteka maileguek, ageriko aurrezkiak eta inbertsio funtsek eragin zuten, eta Plan Gidariko helburuak ere gainditu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

Askoren aurrezkia baten eskuetan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 20. orr.

Aurrezkiari buruzko itxaropena da konfiantza indizearen osagarrietan balio positiboan dagoen bakarra.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Aurrezkia, Horazio, aurrezkia! hiletako opila beroak eztei-mahaietako jaki izan ditiagu hotzean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 40. orr.

3 aurrezki kutxa korritu baten truke aurrezkiak ezartzen diren etxea.

Dena den, nabarmendu du funtsezkoa dela aurrezki kutxek proiektuan parte hartzea.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Amak soldataren erdia xahutzen zuen, eta askotan hori ere ez, eta gainerakoa aurrezki kutxa batean sartzen zuen nire izenean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

Zati bat bai, baina gehiena aurrezki kutxan neukan oraindik, eta diru harekintxe pentsatzen nuen argitaratzea Juanito Muñagorriri buruzko azterketa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 115. orr.

Elkartu dira bizipide berri batzu aurkitzeko, aurrezki kutxa bat sortzeko, oinarrizko tresneriak eskuratzeko, baratze batzu moldatzeko.  Herria   2003-07-03

Ez nien gurasoei aitatu nahi, aurrezki-kutxa gora, aurrezki-txartela behera, hasiko zitzaizkidan teman eta.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 40. orr.

4 aurrezki libreta aurrezki liburuxka.

Banku-dirua, alegia, bere aurrezki libretan edo beste finantza-produktu batean agertzen den anotazio kontablea: gordailua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Kutxazain batek zenbaki batzuk eransten zituen nire aurrezki libretan, eta horrek diruz hornituta nengoela adierazten zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.

-Aurrezki libretak dituzten bezeroak alde honetan mesedez, libretak eskuan harturik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 108. orr.

5 aurrezki plan

Estatu Batuetan, adibidez, umea jaiotzen den unean berean hasten dira familiak aurrezki plan bereziak egiten ume hori handik 18 urtera unibertsitatean sartzeak ekarriko dizkien arazoei aurre egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus