Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adizio1 (orobat adizione) iz batuketa.
Beha egoiterik beltzena, satanki organizatua, arratseko deia da Gizonak lanetik jinak, anitzak afaltzekoak -afaria, eguneko apairu bakarra- 25/30 000 gizonek hantxet beha egon behar oren bat, edo bi edo berdin hiru, adizione huts bat zuzendu arte, edo norbait falta delarik, haren bila ibilirik Jainkoak daki non zakurrekin, triste hark deia entzun ez duelakotz, eta aurkituko dutelarik, zakurrak ehausika aztaletan ekarriko dute, orduan bilduko baitu makil ukaldi ederrik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.