Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurretiazko 1 izond aurretikoa.

Geneak ekoizteko bigarren bidea: aurretiazko hornidura zatiak egokitzea mosaiko-geneak eratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

Azalpen, suposizio teoriko, deskribapen, aurretiazko informazio eta abarren ordez erreferentzia bibliografikoak jarri.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

Hiru aurretiazko basikoren gainean zegoen eutsita.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 49. orr.

Kixoteaz dudan oroitzapena aise pareka liteke idatzi gabeko liburu baten aurretiazko imajina zehazkabearekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Aurretiazko gobernutik gobernu berrira igarotzean ere, legeak besterik gabe egin al dira?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 40. orr.

Horiek ziren hizpide adreilu-fabrikan, jendarmeak baino errukiorragok eta gizatasun handiagokoak izaten baitziren, aurretiazko hitzarmenen ostean batez ere, bai dirutan, bai bestelako baliozko gauza batzuetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

Honen barnean dago proposatutako ekintzek ingurumenean, garapenean eta Giza Eskubideetan izan ditzaketen ondorioei buruzko aurretiazko aholkularitzarako eskubidea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 129. orr.

2 aurretiazko borondateen agiri

Bizi testamentua edo Aurretiazko Borondateen Agiria pertsonak bere bizitzaren azkenetan berak adierazi ezin izatekotan jaso nahi dituen tratamendu medikuak eta zainketa moduak biltzen dituen idazkia da.  Berria - Harian   2005-02-04

Eusko Jaurlaritzak Aurretiazko Borondateen Agiria atera du berriki.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurretiazko borondateen agiria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus