Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurretiaz adlag aurrez, aurretik.

Argudio horren bidez berretsi nahi izan zuen esku-hartzea ez zela aurretiaz antolatua izan.  Berria - Mundua   2004-09-05

Bigarren kasuari dagokionez, denborak ezingo luke gauzei atxikitako determinazio edo ordena gisa objektuen aurretiaz izan beren baldintza gisa, ezta a priori esakune sintetikoen bitartez ezagutua eta begietsia izan ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 47. orr.

Gauzak konplikatzeko -eta ez antzerkian bakarrik-, inoren jokabide moralak moralki epaitzeko, haietaz ohartu behar genuke aurretiaz, eta hor ezin aurkitu objektibotasunaren sostengurik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 11. orr.

Aurretiaz ikusi dut nik hori guztia; Jainkoak jakinarazi dit, eta zuri adieraztera bidali nau.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

Beharbada, bueltatxo bat egingo dut aurretiaz, izugarria izan behar da horrelako bat gidatzea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 74. orr.

Antzerkiak prestaketa lana zekarren eta horrek asko betetzen gintuen, hau da, aurretiaz gauzak taldean egiteak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 392. orr.

Handik ordubetera, lasterka zihoazen Irkutskeko bidean aurrera, Alcide Jolivetek aurretiaz "errebantxaren kanpaina" deitzen zuena errusiarren artean segitzeko asmotan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 321. orr.

Hazia sabel gainean aurretiaz zabaldutako mukizapian isuri zen eta zapi harexekin lehortu nuen zakilburua lasaitu nintzenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus