Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurresku 1 iz zortzi zati dituen euskal dantza, txistu eta danbolinaz laguntzen dena; dantza horren hirugarren zatia.

Lehenik, Ikasleak taldeko bi gaztek aurresku kartsu bat eskainirik,oroit-harri bat estreinatua izan da.  Herria   2003-11-13

Gaur gauean txalaparta, aurresku eta zeremonia hori guztia izango ditek auzoan.     «Bizia lo», 2003 - 120. orr.

Euskal ohitura jarraikiz, frontoian izan da omenaldia: aurreskua, Agur Jaunak, idazki batzuen irakurketa...  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.

Gero Toñi-k aurreskua dantzatu zuen, zangoak gora, txistua jotzen zutela aurizberritar gazte batzuek.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.

Txistulariak aurreskua jotzen hasi dira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 53. orr.

Gaur goizean izan da herri-meza, eta gero, urtero bezala, aurreskua.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 22. orr.

Azken urteotan kinka larrian daude aurresku txapelketak.  Berria - Kultura   2006-05-05

Biktimen senitartekoek eginiko lore eskaintzaren, ohorezko aurreskuaren eta bertsoen ondoren, omenaldira eta manifestazioara deitu zuten sindikatuen txanda iritsi zen.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

2 iz aurreskuko eta beste zenbait dantzatako aurrelaria.

Eta nire ametsa dantza hartan aurresku izatea zatekeen arren, atsegin nuen atzesku joatea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus