Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrerazale izond aurrerakoia.

Beraz aurrerazale den ezker askotariko boz emaileari, diskurtso hori atzerapauso bat iruditzen zaio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 258. orr.

Guztiek higidura zirkular berdina dute, eta haietako batean ere ez da aurreratze edo atzeratzerik gertatzen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.

Ezkertiar eta aurrerazale aire bat ematen zion, eta horrek erbesteratuen zirkuluetan sartzeko bidea erraztu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 278. orr.

1960 inguru hartan mundu osoko gazte aurrerazaleek "Che" Guevararen posterrak zituzten jarrita beren geletan, eta bai "Chek" eta bai Castrok belaunaldi oso baten ideia iraultzaileak gorpuzten zituzten.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 77. orr.

Hala ere, askoz aurrerazaleagoa da Elizaren diskurtsoa, euren burua progresistatzat duten askorena baino.  Berria - Harian   2005-04-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus