Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurreratze iz aurreratu aditzari dagokion ekintza.

Bertute-mota guztietan aurreratzea irrikatzen zuen, baina ez nabarmentzea; baliabide guztiak erabiltzen zituen jendearen mirespenetik ihes egiteko, inoiz handiustean erortzeko beldurrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Besteak beste, erretiratzeko adina aurreratzea eta azpikontratazioak gutxitzea eskatu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

Dirua aurreratzeagatik, ez zuten neskamerik, baina Annieren ahizpa gaztea, Monica, etortzen zen laguntzera, ordubete bat edo goizean eta beste ordubete bat edo arratsaldean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.

Zure egitekoa egutegiak aurreratzea eta golf klubeko araudia fotokopiatzea zen bitartean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 47. orr.

Merezi du ordea gai honi buruzko hipotesi bat aurreratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Printzipio horrek aurreratzea jartzen du mahai gainean, ondorio ezin kaltegarriagoak ekar ditzaketen bideak identi?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.

Esan zuen, halaber, geografiak betidanik halako nahasmena sortu izan zionez, munduko globoa eskuetan zuela segitzen zituela tropen aurreratze eta atzeratzeak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.

Hiztegigilea ohartua da kosta egiten zaiola lanean deusik aurreratzea, emaztea gaixorik duenetik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus