Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurreratu, aurrera(tu), aurreratzen 1 da/du ad aurrera egin, aurrera joan; aurrerago jarri.

Kobrezko tronpeta handi bat tonutik ateratzen zen, noiz atzeratuz, noiz barregarriro aurreratuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.

Hanka egin zuen gizonak, eta galopan aurreratu ziren erretiradan zetozen gudarietako batzuk.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 96. orr.

Aurreratuko nituen hamar edo hamabi urrats, eta hartan zangoen artean trabatu zitzaidan jantziaren urratua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 102. orr.

Izen bereziak japonieraz ematen diren moduan idatzi ditut, abizena aurreratuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.

Uil niri begira jartzen zen, keinuka, sorbaldak aurreratuta, eskuak poltsikoan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 93. orr.

Bi eskuekin atxiki eta ezker zangoa aurreratu nuen, neure burua defendatzeko plantan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 261. orr.

Xingoletako batean, Marilynen irudia, burua aurreraturik, kiss me esaten ari balitzait bezala.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Ukondokada pare bat partitu behar izan zuen aurreratzeko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 142. orr.

Orduan neska bere maitearengana aurreratzen da besoak zabalik, eta oihu egiten du: "Ahmet, Ahmet!".  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 135. orr.

Neu aurreratu naiz, bide-erakusle.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 69. orr.

2 zaio/du ad aurrea hartu.

Autobusak txirrindulariak aurreratu zituen aldapa batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Meee eginez furgoneta batek aurreratu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

Alboetatik arraunlariek aurreratu egiten zituzten, zorabiaturik gasolioaren usain sarkorraren eraginez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 117. orr.

3 du ad (nor osagarririk gabe) aurrerapenak egin.

Zenbat aurreratu dugun, hortik kontuak atera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 151. orr.

Historia lastertasun bizian ari da aurreratzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 48. orr.

4 du ad aurrerapenen bat lortu.

Geure xedean ez dugu anitz aurreratu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 177. orr.

Gaur egun medikuntzak asko aurreratu du.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 45. orr.

Asko aurreratu du handik hona.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 77. orr.

Horrela jarraituz gero, urteotan aurreko bost urteetan aurreratu duzuna aurreratzen baldin baduzu, nahi duzun lekura iritsiko zara.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

5 da/du ad zerbait seinalatua zegoen baino lehen gertatu, egin edo egingo dela adierazi.

San Jose eguna astelehenean tokatuko zela-eta, Labartzako Udalak ospakizunak bi egunez aurreratzea erabaki zuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.

Venezuela izango da leku bakarra munduan 1999ko urte bukaera ospetsua egun bat aurreratu zuena, abenduaren 30era.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 26. orr.

Radio Euskadik ere albistegiak seietara aurreratu zituen, Torrelledó esatariari ordubete laburtuz bere jarduna.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 130. orr.

6 du ad diruaz edo salgaiez mintzatuz, aurrez ordaindu edo eman. ik aurrerakin.

Katearen zuzendariak ez zidan dirua aurreratu nahi izan, handiago bat erosi ahal izateko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

Naxariok baietz, aurreratuko zizkiola behar zituzten txanponak Pio negozioan sar zedin, egoteko lasai.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 114. orr.

Eta Santa Teresitari dagokionez, arestian aipatu baituzu, jakizu neronek ere atxikimendu handia diodala eta prest naizela, bai gogotik ere, zor diozun dirua aurreratzeko.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 78. orr.

Nahi baduzu, aurreratuko dizkizut oihal metro batzuk.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.

Xentimo aurreratua, alferrik xahutua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 99. orr.

7 du ad aurreztu.

Felishmandarrek beste 10.000 $ aurreratu dituzte.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 51. orr.

Urtebetean 3.000 milioi dolar aurreratu dituzte, Jose Vicente Rangel Kanpo Ministroaren arabera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.

Eta horren ostean, hegaz joanez, denbora aurreratuko zutela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.

Zer ez nuen egin beharko hiru mila libera inguratu eta parte bat behintzat aurreratu ahal izateko?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 166. orr.

Diru pixka bat aurreratu orduko, beste sortatxo bat eskatuko dinagu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 43. orr.

Money askotxo neukan aurreratuta ia konturatu barik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 52. orr.

8 du ad zerbait aurrez adierazi.

Telebistako iragarkiak filmaren inguruan aurreratzen zuenak interesgarriago ematen zuen azken batez filma bera izan dena baino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 187. orr.

Aurreraxeago eztabaidatuko dugu gai garrantzitsu hori; baina emaitza aurreratuz, zera baiesten dugu: maitagogoak bereganatzen duela, bai, objektuen izana, edo iristen dela objektuengana, horien ezagutza benetakoa lortuz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 76. orr.

Ez zion, hala ere, komedianteari horri buruz deus aurreratu nahi izan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 71. orr.

Elenaren ahotsaren murmurioa entzuten jarraitzen dut, umearen diskurtsoa aurreratuz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 86. orr.

Idazle askori ez zaio gustatzen zer idazten ari den esatea edo obraren titulua aurreratzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 102. orr.

Baina, agian, hauxe da garaia beste galdera bat aurreratzeko: zer gertatzen da orain espainiar Estatuaren "Beste" nagusiarekin?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 47. orr.

9 (partizipio burutua izenondo gisa)

Le Nouvel Observateur irakurtzen zuten politika gauzetan sartu nahi zuten ikasle kristau aurreratuek.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 102. orr.

Ni trikitira hurreratu nintzanean, Gipuzkoakoa landuago, aurreratuago aurkitu neban, frantsestuago, zelanbait esateko.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.

Horrexegatik, herri aurreratu guztietan, nahitaezko izan dituzte legeek betebehar horien menekoak zehazteko moldeak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 62. orr.

Sans-culottes sutsu eta utopiazalea, Jakobino erradikalenen tesia gehiegizkoen dizipulu aurreratua bilakatua zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

Cox laboraria adinean aurreratu samarra zen ordurako, eta bere odoleko semerik ez zuenez gero, laguntza gehiagoren premia zuen basetxean aritzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

Garai hartarako teresianak modernoak ziren (kalekoz janzten ziren, lanbide zibilak zeuzkaten) eta pedagogiaren aldetik aurreratuenetakoak izango ziren ikastetxe erlijiosoetan.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.

Piano-andereñoak berak zabaltzen dit atea, amultsuki irribarrez, eta esaten dit, ikasle aurreratu bat izateak irakasle bati ematen dion harrotasunaz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.

Noizbait ere esan zuen ikerketa zientifikoak aurreratuago zeudela Ameriketan Errusian baino.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.

10 adinean aurreratu

Urte asko zen, Jaunak inguruko etsaiengandik libraturik, Israel bakean bizi zela. Josue zahartua zegoen, adinean aurreratua.  Elizen arteko biblia   Jos 23,1

-Gaztetan, artean ikuspegi erromantikoak harrapaturik gauzkala -dio gizonak-, uste izaten dugu etengabe hautatzea dela bizitza; adinean aurreratu ahala, ordea, bestela ikusi ohi dugu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.

Adinean aurreratu ahala gutxitan egiten bazuten ere, haserretzen zirenean polito irteten zitzaien mordoilo ulergaitz hura.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 84. orr.

Espartarki hazi zituen hiru seme, eta ikasketak eginarazi; adinean aurreraturik, ordea, ez zuen eragozpenik jarri kristau mediku zahar bat, bizar-handios eta gogoiluna, senartzat hartzeko, eta orduz geroztik zekenkeriara eta arrarotasunera makurtuz joan zen, hainbat nola gaztetan izan baitzen erregekiro eskuzabal, emakume eder eta oso maitatuak ohi direnez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

(Are gehiago, helduaren garunak ez du jadanik haurraren garunaren plastizitaterik; horregatik da, hain zuzen ere, zailago, hizkuntza berriak ikastea edo trebetasun berriak bereganatzea adinean aurreratu ahala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Cox laboraria adinean aurreratu samarra zen ordurako, eta bere odoleko semerik ez zuenez gero, laguntza gehiagoren premia zuen basetxean aritzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

-Hitz egin ezak hik -esan zion Blaustek, friulanoz, Susannari, hura baitzen adinean aurreratuena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 114. orr.

11 adinean aurreratuxe

Dozena bat bisitari dira, adinean aurreratuxeak; fin berba eginda, zaharrak direla esango zenuke lagun artean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 25. orr.

Adinean aurreratuxeak gaudenez gero, epe laburrean beharko dik izan nahitaez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

12 eskua aurreratu

Ruche jaunak eskua aurreratu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

13 urteetan aurreratu

Zakariasek esan zion aingeruari: -Nola jakin dezaket horrela gertatuko dena? Ni zaharra naiz, eta emaztea ere urteetan aurreratua.  Elizen arteko biblia   Lk 1,18

-Horrela jarraituz gero, urteotan aurreko bost urteetan aurreratu duzuna aurreratzen baldin baduzu, nahi duzun lekura iritsiko zara.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Gizona urteetan aurreratua zen eta sei urte eman zituen elbarri, limosnatik biziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adinean aurreratu ahala (3); agerraldian aurreratu zuenez (3); aingerua aurreratu (3); aldiz aurreratu zen (3); ari direla aurreratu (3); artean aurreratu (3); asko aurreratu da (7); asko aurreratu dela (4); asko aurreratu du (4); asko aurreratu dugu (6); asko aurreratu dute (3); asko aurreratu zuen (3); askorik aurreratu (6); asmoa duela aurreratu (5); asmoa dutela aurreratu (6); astean aurreratu zuen (3); atzo aurreratu zuen (5); atzo aurreratu zuenez (8)

aurreratu ahal izateko (3); aurreratu baitu (3); aurreratu baitugu (3); aurreratu bat (4); aurreratu behar izan (6); aurreratu behar izatea (3); aurreratu bezala (12); aurreratu daiteke (6); aurreratu digu (3); aurreratu dio (3); aurreratu dira (13); aurreratu ditu (11); aurreratu dituzte (7); aurreratu dugun (4); aurreratu dut (3); aurreratu dute adituek (3); aurreratu dute antolatzaileek (4); aurreratu dutela (3); aurreratu duten (3); aurreratu dutenez (8); aurreratu edo (8); aurreratu egin behar (3); aurreratu egin dela (3); aurreratu egin dute (4); aurreratu egin nahi (3); aurreratu egin zen (8); aurreratu egin ziren (6); aurreratu egin zuen (4); aurreratu egingo (5); aurreratu egiten (8); aurreratu ez (5); aurreratu ezin (3); aurreratu honetan (4); aurreratu nahi izan (17); aurreratu naiz (4); aurreratu ondoren (6); aurreratu samarra (5); aurreratu zaio (4); aurreratu zen markagailuan (9); aurreratu zion (5); aurreratu ziren markagailuan (3); aurreratu zituzten (3); aurreratu zitzaidan (3); aurreratu zitzaien (7); aurreratu zitzaion (8); aurreratu zuen atzo (12); aurreratu zuen bere (4); aurreratu zuen ez (4); aurreratu zutenez (5)

azkar aurreratu (3); baina aurreratu egin (3); batean aurreratu (4); batek aurreratu (4); batzuk aurreratu zituen (3); beharko direla aurreratu (3); bera aurreratu (3); berak aurreratu (9); bi aldiz aurreratu (3); bozak aurreratu (4); da aurreratu (4); da ezer aurreratu (6); dela aurreratu du (12); dela aurreratu dute (8); dela aurreratu zuen (35); den astean aurreratu (3); den aurreratu (3); dezente aurreratu (5); direla aurreratu du (5); direla aurreratu dute (3); direla aurreratu zuen (14); direla aurreratu zuten (4); dirua aurreratu (11); dituela aurreratu du (4); dituela aurreratu zuen (10); dituztela aurreratu du (4); dituztela aurreratu zuen (4); duela aurreratu du (12); duela aurreratu dute (4); duela aurreratu zuen (27); duela onartuko aurreratu (3); dugu aurreratu (3); dutela aurreratu du (4); dutela aurreratu dute (4); dutela aurreratu zuen (17); dutela aurreratu zuten (5); edo aurreratu (4); edo zer aurreratu (3); egingo dela aurreratu (3); egingo duela aurreratu (10); egingo dutela aurreratu (4); eguna aurreratu (4); egunkariak aurreratu (3); erdilari aurreratu gisa (5); ere aurreratu zuen (7); esker aurreratu (4); ez du aurreratu (6); ez dute aurreratu (3); ez zuen aurreratu (9); ezer aurreratu nahi (3); ezer gutxi aurreratu (7)

gaua aurreratu (3); gehiago aurreratu (9); gehiegi aurreratu (7); gizarte aurreratu (4); gorputza aurreratu (4); gutxi aurreratu da (4); hauteskundeak aurreratu beharko (4); herenegun aurreratu (3); herri aurreratu guztietan (3); hori aurreratu (3); izan daitekeela aurreratu (4); izan dezakeela aurreratu (3); izango aurreratu zuen (4); izango dela aurreratu (27); izango direla aurreratu (8); izango duela aurreratu (6); izango zela aurreratu (4); jada aurreratu zuen (3); lana aurreratu (3); ministroak aurreratu (4); minutu aurreratu (3); minutuan aurreratu (5); nola aurreratu (3); onartuko aurreratu zuen (3); ordua aurreratu (4); postu aurreratu (3); prentsak aurreratu (3); saiatuko direla aurreratu (3); sailburuak aurreratu zuen (3); sindikatuek aurreratu (3); zela aurreratu zuen (9); zenbat aurreratu duen (4); zerbait aurreratu (4); zuela aurreratu (6); zuen aurreratu nahi (5); zuen ezer aurreratu (3); zutela aurreratu zuten (3); zuzendariak aurreratu duenez (3)

adinean aurreratua (5); aski aurreratua (4); aurreratua dago (4); aurreratua izango (5); aurreratua zela (3); aurreratua zen (7); erretiro aurreratua (7); hain aurreratua (3); ikasle aurreratua (3); oso aurreratua (18); urtetan aurreratua (3)

askoz aurreratuago (4); baino aurreratuago (4)

baino aurreratuagoa (6)

aurreratuak zituen (4); haurdunaldi aurreratuak etetea (4); oso aurreratuak daude (3)

herri aurreratuek (3)

ikasketa aurreratuen institutua (4); princetoneko ikasketa aurreratuen (6)

ikasle aurreratuena (4)

herri aurreratuenen (3)

aurreratuenetan ere (3); gizarte aurreratuenetan (4); herri aurreratuenetan (4)

asko aurreratuko (3); aurreratuko da (4); aurreratuko du (3); aurreratuko dut (3); aurreratuko lirateke (3); ez direla aurreratuko (4); ez dituela aurreratuko (4); gehiago aurreratuko (4); hauteskundeak aurreratuko (10)

burua aurreraturik (4)

aurreratuta dago (5); aurreratuta dute (3); aurreratuta egongo da (3); aurreratuta zegoen (5); ikerketak oso aurreratuta (3); nahiko aurreratuta (8); oso aurreratuta daude (3); oso aurreratuta daudela (3)

aurreratutako finala (4)

aurreratuz gero (4)

aurreratzeko aukera (5); aurreratzeko eskatu dio (3); aurreratzeko eskatu zuen (3); bozak aurreratzeko (7); ezer aurreratzeko (3); hauteskundeak aurreratzeko eskatu (3); lana aurreratzeko (3); markagailuan aurreratzeko (5); zerbait aurreratzeko (3)

asko aurreratzen (3); aurreratzen ari zela (3); aurreratzen ari zen (4); aurreratzen bada (3); aurreratzen dela (3); aurreratzen den (4); aurreratzen dira (3); aurreratzen dituzte (3); aurreratzen du (6); aurreratzen duela (3); aurreratzen duen (3); aurreratzen duten (3); aurreratzen hasi (3); aurreratzen joan (4); aurreratzen saiatu (3); aurreratzen zaio (3); aurreratzen zuen (3); da aurreratzen (3); dela aurreratzen (3); dirua aurreratzen (5); ezer aurreratzen (6); kamioi bat aurreratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus