Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrerarazi, aurreraraz, aurrerarazten du ad aurrera eginarazi.

Amaitzeko, ezin saihestuzko galdera: matematikari haren baitatik igarotzeak zertan aurrerarazi zien beren ikerketa?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

Askotan emakumezkoak dira banatuta dauden komunitateen artean elkarrizketa hasteko prest dauden lehenak, muga psikologiko eta materialak gurutzatzen, adiskidantzarantz aurrerarazten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Taniak eskutik heldu, tiraka aurrerarazi eta eraman ez banindu, gatz estatua bihurtuko nintzatekeen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 217. orr.

Dirua han zuten guztien Aitajaun izendatua zuen bere burua, nonbait, eta haietaz arduratu eta dirua aurrerarazten zien, harik eta etxea erosten zuten arte, eta ez zegoen bat bakarra ere bankuan dirutza galanta ez zeukanik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 8. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus