Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abade (ETCn 196 agerraldi; orobat abat g.er. eta abate g.er.) 1 iz gizonezkoentzako monasterio bateko burua, apaizteko esku duena. ik abadesa.

Meza Bastidan eman zuen Dom Moreau, La Pierre Qui Vire-ko abade eta Frantziako beneditarren buruak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 52. orr.

Orreagako abadea eta Arnegiko, Luzaideko eta Zaroko erretoreak joan ziren hileta-elizkizunak egitera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 223. orr.

Kondeek gerrara gizon libreak eramaten zituzten bezala, leudeek ere beren basailu edo azpibasailuak eramaten zituzten; eta apezpikuek, abadeek edo haien ordezkariek.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

Ospakizun handirako prestatua dagoen lekura iristean, kardinal, gotzain eta abadeen multzo goresgarria Aita santuaren inguruan kokatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Halakoxeak ziren apezpikuen, abadeen, kondeen eta beste handien arteko eztabaidak; haiek, erregeak epaitzen zituen, bere basailu nagusiekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.

Liskarrak besterik ez ziren ikusten jaunen eta apezpikuen artean, kapareen eta abadeen artean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 321. orr.

Arretaz ari da arakatzen komentuko abadeak ezkutaleku horretan giltzapean gordetzen dituen liburu debekatuen egileen izenak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 131. orr.

Perugia elizbarrutiko San Justino monasterioko abadeak Frantzisko santuarekin topo egin zuen bidean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 342. orr.

-Komentu honetako kontuak ezagutu nahi nituen nik, eta aspaldi batean bertako abade izan zinenez...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.

Abadeak eta lekaideek, ahal zuten neurrian, pozik eman zieten behar zutena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.

Mateo, Saint-Denisko abadea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 238. orr.

Dubos abadeak lege salikoan oinarritzen du bere iritzia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 302. orr.

Kresala liburuan bilduak bide zituen Txomin Agirre abadeak orduko kontu tristeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.

Kaperara noa eta aita abadeari keinu egiten diot, atera dadin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

Belokeko aita abadea ere haien artean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 90. orr.

San Atanasioren San Antonio Abadearen Bizitza-tik testualki hartua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Arren eta arren egun bat gehiago gelditzeko bisitan eskatzen zion Benito abadeari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.

Ohitura hauen haritik, harakinek ere beren zaindaritzat hartu zuten Antonio abade santua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

Bide horretarik zoazela, ezkila edo kanpai baten hotsa adituko duzu halako batean, edo txori baten kanta, Birila izeneko Leireko abat hark edo bertze anitz lurraldetako monjeek bezala, edo bertze zernahi adituko duzu, eta oharkabean ohartuko zara orduan ezen oinpean duzula gailurra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.

2 apaiza.

Andres Untzain abadea Saseta batailoian kaperau egon zela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 20. orr.

Hala esan zuen abadeak, sotanaren goiko botoiak askatzen zituen artean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 36. orr.

Hona, Kubara, Espainiako gerraren garaian etorri zen abade euskaldun batena bilatzen dudala diotsot. Mindurik, ezindurik, gizon abade haren biografia osatzea duintasun afera nuela begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 96. orr.

Nik ez daukat ezer abadeen alde, baina estimatuko nuen horrelako apaiz bat parean egokitu izan balitzait.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 32. orr.

Mundu guztiak jaurtitzen zizkiean arrosak prozesioan zihoazen militarrei eta abadeei eta mariaren alabei eta guraso zintzoei eta komunioa egin barriei eta...  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 46. orr.

Abade gogorra eta zantar samarra egoan orduan Lemoizen eta, eleizara joan ezik, nonor jaiegunean soloan beharrean ibili zala jakiten baeban, hurrengo domekan pulpitutik kondenaten eban.Aldaketa bakarra komisario politikoaren ordez abade ortodoxoa zegoela han, hizketan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.

Askotarikoak ziren lantegi hori betetzen zutenak, denak ere bertsozale: abade bertsozaleak (Don Juan txikia, Joxe Mari Aranalde...), hedabideetako pertsonak (Joxe Mari Iriondo) [...].  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 140. orr.

Beste hau garratz eta kaustikoago da: Garizuma ta Astesantua, abadientzat!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 92. orr.

3 abade egin (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ondoren, abade egin nintzen, eta nire beste bi kiderekin Bizkaiko giro euskalduneko leku batera bideratzeko eskatu genuen. ETC-prentsa   Berria, 2016-04-24

4 abade etxe (ETCn 196 agerraldi; orobat abadetxe 92 agerraldi eta abatetxe 104 agerraldi) abadia.

Xaramelak Belokeko abade etxean eskaini dituen kontzertuen kalitatea ere ongi sentitua izan dela atseginekin jakin dute biltzarkidek.  Herria   2001-06-14

Jendea bazabilan trumilka abadetxearen inguruan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Abatetxeko ostatuko gelek telefonoa zuten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 73. orr.

5 abade mitradun (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Eta sagarako ezkil-hotsa entzunda, burualdean gurutzekari bat zuela, akolito, intsentsulari, intsentsu-ontzilari, irakurle, diakono eta subdiakonoekin, prozesio santuak aurrera egin zuen, eta aurkitu zituen abade mitradunak, priore eta aita-nagusi eta monje eta fraideak. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Aita santuak, apezpikuek, apaiz abade mitradunek eta beste zenbait klerikok elizkizunetan erabiltzen dute. ETC-entziklopedia   Mitra (burukoa) Wikipedia

6 abade nagusi (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Kontzertu onenetan, Hell Doradoko liturgiak agintzen du bertako abade nagusi Juan Uriartek txapela mexikarra jantzi behar diela taldekideei. ETC-prentsa   Argia, 2018-03-04

Aurreneko emanaldian, besteak beste, Jesusek apostoluekin egindako azken afaria, baratzeko otoitzaldia, Jesusen atxiloketa eta Kaifas abade nagusiaren aurrean egindako epaiketa antzezten dituzte. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2012-04-06

Abade nagusia monasteriotik irten zen baratzera joateko. ETC-literatura, saiakera   Trilogia hiperlaburra, Karlos Linazasoro, Elkar, 2016

Eguzki gorri batek argitu eta berotzen zuen mundua, Orreagako harresi eta hormetan hazten zen huntza lehortuaz, Abade nagusia gelara etorri zitzaidanean. ETC-literatura, saiakera   Herejeen alaba, Ander Berrojalbiz / Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2017

Zilarrezko Plateraren Abade Nagusia, Wuesnoykoa, behor gainean joan arren platera batean jarritakoaren itxura egiten zuena, esanez eze "ez dagoela suak egosiko ez duen animaliarik". ETC-literatura, saiakera   Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007

Apaiz nagusia, apaizburu edo abade nagusi Itun Zaharreko erlijioko apaizen burua zen. Gurtza eta sakrifizioak koordinatzen zituen, hasieran tabernakuluan, gero Jerusalemgo tenpluan. ETC-entziklopedia   Apaiz nagusi (judaismoa) Wikipedia

1835eko martxoaren 13an, goizaldeko laurak aldera, Eibarko urbanoek Ziortzara ailegatu, eta bertoko abade nagusi eta kanonikoak preso hartuta Eibarrera eraman zituzten, Ziortzak ez zuelako ordaindu elizaurreari zegokion anoa kopurua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876, Gotzon Iparragirre, UEU, 2008

Mariano Jose de Ibarguengoitia Bilboko abade nagusia izan zen eta DA gaztea Ondarroatik Bilbora ekarri zuen berarekin abade-etxean bizi izan eta seminarioan sartzeko ikasketak egin zitzan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hamaika euskal literato eta Jainkoa, Sebastian Gartzia Trujillo, EHU/UPV, 2016

Ekin zion monasterioak sortu eta erreformatzeari, guztien abade nagusi izatera helduz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskaldunak eta karolingiar iraultza, Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez, UEU, 2016

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus