Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrerapauso iz aurrera egiten den pausoa.

Baina horrela, pixkanaka, aurrerapausoak egiten dituala konturatuko haiz.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 73. orr.

Bertsogintzaren aurrerapausoak auto-ebaluaketaren bidetik heldu dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 145. orr.

Horiek denak aurrerapausoak izan ziren geroxeago demokrazia errepublikazalearen teoria zibilizatua idazteko, baliagarria eta desiragarria bera gure garairako.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.

Ofizialtasunaren argia errebindikatzen zen noski, baina zurubia hain zut paratua zen, non aurrerapauso bakoitza ezin eta debalde zirudien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 224. orr.

Aurrerapauso handi bat gertatu zen hogeigarren mendearen hasieran, gizaki bizi baten garuna estimulatu ahal izan zelarik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Etxera itzultzen nintzenean, atseginez, degradazio prozesuaren aurrerapausoak errepasatzen nituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Ongi egiten nuen idazlan bakoitza, azterketa bakoitza gero, aurrerapauso bat zen, nik bizimodu hobea izango nuelako itxaropena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

Ekonomikoa mundu fisiko naturaletik aparteko sistematzat ulertzean, politika ekonomikoak eta garapenaren aurrerapausoen neurketak moneta terminoetan beste ezertan ez dira oinarritzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 56. orr.

Maila politikora iritsi ez bada ere, konforme ez dagoen kultura bat eratzen ari da, eta aurrerapausoak emango ditu aurki alternatiba politiko bat izateko.  Berria - Harian   2006-01-17

Baina ortografian izan ezik, ez zen beste aurrerapausorik egin.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko aurrerapauso (3); alorrean aurrerapauso (3)

aurrerapauso bat da (9); aurrerapauso bat eman (7); aurrerapauso batzuk (3); aurrerapauso esanguratsuak (3); aurrerapauso garrantzitsua da (3); aurrerapauso garrantzitsua eman (7); aurrerapauso garrantzitsua izan (3); aurrerapauso garrantzitsuak egin (3); aurrerapauso garrantzitsutzat jo (3); aurrerapauso gisa (3); aurrerapauso handi bat (3); aurrerapauso handia da (9); aurrerapauso handia dela (6); aurrerapauso handia eman (13); aurrerapauso handia emango (11); aurrerapauso handia emateko (6); aurrerapauso handia izan (11); aurrerapauso handia izango (8); aurrerapauso handiak egin (15); aurrerapauso handiak eman (11); aurrerapauso handitzat jo (4); aurrerapauso horiek (5); aurrerapauso iritzi (3); aurrerapauso itzela (8); aurrerapauso nabarmena (4); aurrerapauso nabarmenak eman (3); aurrerapauso nabarmenik (9); aurrerapauso sendoak (3); aurrerapauso txikia (3); aurrerapauso txikiak (5); aurrerapauso ugari egin (3); aurrerapauso ugari eman (3); aurrerapauso zehatzak (3)

baina aurrerapauso (4); beste aurrerapauso bat (5); bidean aurrerapauso handia (3); du aurrerapauso (3); ere aurrerapauso (5); eusteko aurrerapauso (3); ez da aurrerapauso (4); hau aurrerapauso (3); izateko aurrerapauso handia (4); taldeak aurrerapauso (4); zenbait aurrerapauso (3)

aurrerapausoa da (18); aurrerapausoa dela iritzi (3); aurrerapausoa dela uste (5); aurrerapausoa delako (5); aurrerapausoa eman du (5); aurrerapausoa eman dute (4); aurrerapausoa eman zuen (6); aurrerapausoa izan da (3); aurrerapausoa izango da (4); aurrerapausoa litzateke (3); aurrerapausoa zela (3); sekulako aurrerapausoa (3)

aurrerapausoak direla (3); aurrerapausoak egin dira (4); aurrerapausoak egitea (4); aurrerapausoak egiteko (4); aurrerapausoak egiten ari (4); aurrerapausoak eman ahal (3); aurrerapausoak eman behar (6); aurrerapausoak eman dira (5); aurrerapausoak eman nahi (6); aurrerapausoak emango (4); aurrerapausoak ematea (15); aurrerapausoak ematen ari (7); aurrerapausoak ez (3); aurrerapausoak izan (4); aurrerapausoak kontuan (3); aurrerapausoak nabaritu (3); bidean aurrerapausoak (6); egin diren aurrerapausoak (4); egindako aurrerapausoak (7); ere aurrerapausoak (4); horretan aurrerapausoak eman (3)

aurrerapausoen berri (4)

aurrerapausorik egin (3); aurrerapausorik ematea (3); aurrerapausorik ez (9); aurrerapausorik handiena (4); da aurrerapausorik eman (3); den aurrerapausorik (3); ez da aurrerapausorik (5); inolako aurrerapausorik eman (3)

aurrerapausotzat du (3); aurrerapausotzat jo du (3); aurrerapausotzat jo zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus