Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zientzia eta teknologietan gertatu diren aurrerakuntzek arma izugarriak jarri dizkigute eskura, hain handiak, non orain ehun urtekoekin konparatuz, haiek jostailuak baitirudite. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.
Gizabidez eskatu izan baliote, aitak dirua eskatu gabe ere utziko zien lurra: aita ez zen aurrerakuntzaren aurkakoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.
Bat-bateko aurrerakuntzak jarrietan eginiko esperimentuetatik etorri izan dira askotan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 59. orr.
Gizartean nagusi diren indarren ezagutza, horien kordokatzeak sortarazi dituzten kausak, aurrerakuntza zindo batek bere aurrean daukan baliabidea, hil-biziko auzia gertatu zaio gure zibilizazioari. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.
-Ezin interesgarriagoa da, baita ere, herrialde honetan zer-nolako aurrerakuntzak izan ditugun medikuntzan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.
Azken errege-ordenantzak ikertzerakoan, kontuok gorde ditugu beren beregi: gizartearen funtsezko ordena, zintzotasun publikoa, ondareen segurtasuna eta aurrerakuntza orokorraren inguruko guztiak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 57. orr.
Bestalde, azken 40 urteetan aurrerakuntza handiak izan dira antikontzeptiboen arloan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 300. orr.
Baliabide digitalen bidez egindako lanak aurkeztuko dituzte; horrela, artea egiteko teknikak gaur egungo aurrerakuntzetara egokitu direla erakutsiko du azokak. Berria - Kultura 2006-01-19