Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aurrerakoitasun iz aurrerakoia denaren nolakotasuna.
Aurrerakoitasuna politikagintzaren beste ataletan gauzatzen da, hain zuzen ere, langile klasetik at ere atxikipenak lor daitezkeen eremuetan. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Bigarrenean, islamdarrak gainerako ikasleengandik apartatzeko iniziatiban, debatea da ez al gauden aurrerakoitasun faltsuen izenean makilatu nahi den arrazakeria baten aurrean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.
Gure aurrerakoitasuna itxura hutsa da askotan, hitzontzikeria besterik ez. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 71. orr.