Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrerakoi izond/iz egitez eta pentsamoldez, eta bereziki gizarte gaietan, aurrerabidearen aldekoa dena.

Arrazoi moderno edo ideologia aurrerakoi edo kristau balio guztietatik kanpo dago.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Mutil azkar eta zintzotzat jarri zuen; sozialista izan arren, euskararen aldekoa omen zen, eta aurrerakoietakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.

Irungo alkateak, famatzen hasita, beti ideia eta ikusmolde aurrerakoien alde egotea famatu zion Carlosi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 128. orr.

Sarak ideia aurrerakoiak baitzituen, eta haren amak atzerakoiak, eta bataren zein bestearen mihiak ez baitzuen atzera egiten, behin lasterrari ekinez gero, ukoak ukoari dei egingo balio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 202. orr.

Urrats eder eta aurrerakoia, bertze xoko batzutan ere agian loratuko dena.  Herria   2005-04-28

Bere pertsonaia maisu sentibera bat zen, irizpide aurrerakoiak zituena, gaizki ulertua eta gaizki tratatua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 136. orr.

Aurrerakoi izan ondoan, horretan gelditu da Eliza, haratago joan behar zuela ohartu gabe.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 19. orr.

Siadeco sortu zuen, esan bezala, era guztietako aldaketa ekonomiko, demografiko, urbanistiko eta hezkuntzazkoak gertatzen ari ziren lur honetan proposamen zentzuzko eta aurrerakoiak egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

Injustua da, hondarrean, hainbeste sufritzen duen populu baten gudari-talde aurrerakoienak gaztigatzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Litekeena da islamiar talde aurrerakoiak inoiz boterera iristea?  Berria - Kultura   2004-06-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus