Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizonak aurreraka begiraturik, begirakune galdetzailea josia zioten neska gazteak begiztatu zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 239. orr.
Gero, agudo joaten zen aurreraka aurkariaren erantzuna bilatu eta pilota apurtzeko. Berria - Kirola 2004-02-17
Zazpigarren edo zortzigarren mailan, estropezu egin zuen, eta eskua luzatu nion aurreraka eroriko zelakoan; baina ukatu egin zuen nire laguntza, eta orekari eutsi zion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.
Lau hankatxo aurreraka luzatuta, bere xulo biribiletik hurraren itxurako gorpuztxoa noiz abian hasiko, erne. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.
Gero, aurreraka jo zuen, irteera aldera. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 51. orr.
Aurreraka erori zen, ahuspez, hain zorte txarrarekin, non eskumuturra bihurritu baitzitzaion, oihuari eta negarrari ekiten ziola, ai eta ai. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.
Saidek bakarrik utzi nauenetik nire autobusaren inguruan ibili naiz atzera-aurreraka, hurbiltzen ziren gainerako pasaiarien itxurari erreparatuz, eta behingoz abiatzeko momentua noiz helduko ote zen galdetuz neure buruari. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 154. orr.