Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurreragoko izond lehentasuna duena.

Eta Angelok gripea aipatu hutsarekin niri tifusa etorri zitzaidanean burura, eta baita tuberkulosia edo pleuresia ere, gurasoekin gogoratzea baino aurreragoko lana izan nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Salatzeko titulua dakarren egintza baino aurreragokoa izan behar du legeak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.

Bost axola zaidak; bazeuzkaat aurreragoko kezkak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.

Wimbledon eta Sheffieldeko itxitura-zelaietan bazuten orain aurreragoko lanik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 10. orr.

-Bai, baina oraindik aurreragoko lanak badituzu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus