Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konkistako eta haren aurrerabideko nahasmenduan, gauza gehienak aldatu egin ziren izatez; haiek adierazteko, usadio berriekin zerikusirik handiena zuten latinezko hitz zaharrez baliatu beharra izan zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 281. orr.
Zigorraren ordez, zorionak eman dizkiote ikerketa zentroari, eta esan ere esan dute emaitza horiek zientziaren aurrerabide direla. Berria - Gaiak 2004-07-16
Aurrerabidean ikusten du Reala, eta jokatuz lagundu nahi du. Berria - Kirola 2004-01-23
Martxoa edo apirila iristean baratzetako udareondo eta mertxikondo ederren aurrerabideari begira egoten dira. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Dena ezin hobeki, bere ondotik negozioak izango zuen aurrerabidea salbu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.
Ez dut, halaber, ekintza fundatzaile batera edo kontzientzia eratzaile batera murriztu nahi izan arrazionaltasunaren ostertz orokorra, arrazionaltasun orokor honetatik askatzen direlarik pittinka-pittinka medikuntzaren aurrerabidea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.
Giza genetikaren aurrerabidearekin, horra agertu nola eremu delakoa aipatzea, banako horren osaera genetikoa aipatzea beste zen, azken batean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.
Aurrerabiderik ez zuen herri txiki hartako kaleetan zehar. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 50. orr.
Zertaz biziko zen hiria, nola lortuko genuen aurrerabidea eta aberastasuna eta erosotasuna, lanik egin ezean! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.
Arrakasta eta aurrerabidea esaten zaiona ezagutu ez arren, bizimodu lasai eta baketsua ote du? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 85. orr.
Kolonialismoa naturari etekina ateratzen eta herria aurrerabidean bultzatzen ahalegintzen zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 15. orr.
Aurrerabiderik gabeko puntura iritsi ziren, nondik nora jo jakin gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 236. orr.
Ba, den-denek suma dezaketena: ukelelea jotzen duen neska euskaldun batekiko harremanak aurrerabide gutxikoak izaten direla. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.
-Aurrerabideari hesiak jartzea, atzera begira bizitzea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 105. orr.
Eta bukatzen da soilik aurrerabidea ematen baldin bazaio. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
aurrerabiderik ematen (3); aurrerabiderik ez (4); aurrerabiderik gabe (3); beste aurrerabiderik (3)