Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrenekoz adlag lehenbizikoz.

Ezin esan dut ideia hura aurrenekoz nola etorri zitzaidan burura; baina behin sortuz gero, gau eta egun zebilkidan buruan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 87. orr.

Iragan maiatzaren 19an alderdi guztietako ordezkariak erregearekin bildu ziren aurrenekoz.  Berria - Mundua   2004-06-01

Franco diktadore espainiarra bizirik zen artean Itoitzen urtegi bat egiteko aukera aurrenekoz aipatu zenean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 19. orr.

Aurrenekoz ikusten dut haren aurpegia begirik gabe: kartoizko maskara bat dirudi, gaurko egunean dendetan saltzen dituztenen gisakoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.

Kanta horren doinua omen da, usarioz, albokari hasi berriak aurrenekoz ikasi behar izaten duena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 62. orr.

Hiriren bat ikusten dugularik aurrenekoz horizontean, begiz jo nahi izaten den lehen gauza katedrala da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.

Teknologia berriak erabili ditut aurrenekoz, eta gustura geratu naiz azken emaitzarekin.  Berria - Kultura   2004-11-30

Aurrenekoz sentitzen zituen ahots batez kantari etxeko guztiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrenekoz ariko da (3); aurrenekoz ikusi (4); da aurrenekoz (4); du aurrenekoz (6); zen aurrenekoz (6); ziren aurrenekoz (3); zuen aurrenekoz (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus