Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrekontu 1 iz egiteko bat kostako denaren aldez aurretiko kalkulua.

Aurrekontua egin ziotela garajean, uste baino garestiagoa, eta denen laguntza espero zuela.     «Kuskue tanden», 2004 - 200. orr.

Poudes-ek zuen beraz egin Luzaideko eliza berriarentzat behar zen marrazki andana edo proiektua, bai eta aurrekontu edo debisa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 122. orr.

Gehienik, gudarien bidaia eta gerraren aurrekontuetarako nahi zuten jakin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 443. orr.

Obrako aurrekontua zehatz-mehatz egin beharreko gaiaren arazoa ukitzen du hemen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 180. orr.

Nahi nuenaren marrazki bat egiten banion, bera ardura zitekeela aurrekontua eskatzeaz, baina ez zuela uste guztira hogei mila duro baino gehiago eskatuko zidatenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 367. orr.

Badator ezustean halako miaketa bat, edo lanak egin behar dituztela urtean behin ere zabaltzen ez den txabola hartan, edo aurrekontu xume bat bereizi dela hoditeria hobetzeko, eta horra non ageri den artzainen gazta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 19. orr.

2 iz jarduera edo erakunde baten aldi jakin bateko sarrera eta irteeren aurreikuspena; aurreikuspen hori azaltzen duen dokumentua.

Errazki joango ziren faktura guztiak laborategiaren izenean eta, neronek kontrolatzen nituen urteroko aurrekontuetan, pare bat milioi pezeta gora edo behera, ez zen ezer izango.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.

Adibidez, datorren urteko aurrekontuetan Frantziak sortzen du 55 miliar euroren mentsa.  Herria   2003-03-10

Gobernuak iazko aurrekontuen gaineko auditoria eskatuko dio Nafarroako Kontuen Ganberari .  Berria - Kultura   2004-03-18

Aurrekontuetan guztientzako dirurik ez dagoela ohartarazi du.  Berria - Ekonomia   2004-06-25

Antolatzaileek ere, aurrekontua zuritzeko adina eginez gero -ordu bat nola edo hala betez gero, alegia-, pozik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 166. orr.

Beldur ziren Linoren gertaera Barne Saileko aurrekontua kudeatzen zuten patrikazimurrek hodiak oraindik ere urte batzuk gehiago irauteko moduan zeudela argudiatzeko aitzakia bezala ez ote zuten erabiliko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

Venezuelan aurrekontuak petrolio barrikaren arabera egiten dira.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.

3 aurrekontu defizit

Lehenengo lau herrialdeotako aurrekontu defizita euroaren eremuko Egonkortasun Ituna baino txikiagoa da, Barne Produktu Gordinaren %3 baino txikiagoa, beraz.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Epe luzeko interesen igoaldi horrek jardueraren gainean izan zuen eragin negatiboak, alabaina, aurrekontu-defizita handitzearen ondorio hedakorra bigundu baino ez zuen egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

• Estatuaren gastuak murriztu: aurrekontu defizit oro gaitzesgarria da, bere barne osaketa kontuan izan gabe.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

4 aurrekontu nazional

Europako aurrekontuari ekarpen gehigarriak egitea proposatu zuen, irtenbide gisa, txandakako presidenteak: "Europak autofinantzaketa handiagoa behar du; izan ere, aurrekontu nazionalei ezin diegu zama gehiago ezarri.  Berria - Mundua   2006-01-19

Garapen-agentzia nazionalek nahiz nazioarteko erakundeek bideratu, herrialde industrializatuetako aurrekontu nazionalek finantzatzen dute ia osorik laguntza hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

5 aurrekontu orokor

Errege Etxekoak Estatuko aurrekontu orokorretatik soldata jasotzen duten pertsonaia publikoak dira, eta hori dela-eta, kritikagarriak dira», esan zuen Madrazok.  Berria - Euskal Herria   2004-07-29

Hortaz, onartu berri duen Espainiako Aurrekontu Orokorrean 750.000 euroko bi partida zuzendu ditu obrak has teko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Espainiako aurrekontu orokorrak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Nafarroako Legebiltzarrak 2006ko aurrekontu orokorrak gaur onartuko ditu.  Berria - Harian   2005-12-23

Nafarroako Parlamentuak eztabaidatu duen 2006ko Nafarroako aurrekontu orokorra 3.532.412.300 eurokoa da.  Berria - Harian   2005-12-23

Politikariak egin dezakeena, egin behar duena, zera da: nazioarentzat zientziak duen garrantzia erabaki, eta, horren arabera, zer zati dagokion aurrekontu orokorretik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.

6 aurrekontu orokorren lege (corpusean ez dago; ETCn 114 agerraldi)

Legez jasota dago, Estatuko Aurrekontu Orokorren legeak zuzenketa jaso baitzuen herenegun, epe hori zehazteko. ETC-prentsa   Berria, 2009-11-12

Soldata murrizketaren auziak 2010. urteko EAEko Aurrekontu Orokorren Legean du jatorria. ETC-prentsa   Berria, 2016-06-21

1987ko Estatuko aurrekontu orokorren legearen arabera, Eguberrietako saria ekainaren 1etik abenduaren 1era funtzionarioek eskainitako zerbitzuarekin erlazionatuta dago. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2015-01-09

Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak zuzkituko du urtero e) letra honetan aipaturiko kreditu-erreserba, aurrez Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialak txostena eginik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Enpleguari buruzko Legea, IVAP/IZO, 2003

Dekretu hori urte horretako Aurrekontu Orokorren Legean egindako egokitzapen baten bidez onartu zen, eta kontrol-sistemetan ekarri zuen berrikuntza zela-eta, kontrol-modu hori bere aldetik araututa geratu zen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Funtzionario publikoen negoziazio kolektiborako eskubidea eta bere muga, A. Bengoetxea, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2005

Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean, itun berezia duten ikastetxeek familiengandik jaso ahal izango dituzten kuoten gehieneko zenbatekoa finkatuko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hezkuntzari buruzko Lege Organikoa, IVAP/IZO, 2006

Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen bidez baino ezin aldatu ahal izango da Konstituzio Auzitegiko pertsonalaren plantilla. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoa, (Juan Inazio Ugartemendia, Maite Zelaia, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo), UPV/EHU, 2007

Jardunean dagoen gobernuak ezingo du, orobat, Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua onetsi, ezeta beste lege-proiekturik aurkeztu Diputatuen Kongresuari edo Senatuari. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konstituzio Zuzenbidea, Leire Eskajedo, UPV/EHU, 2008

7 aurrekontu publiko

Izan ere, Euskal Herriko unibertsitate pribatuak hain garrantzi handikoak izateak, mesede handia egiten die aurrekontu publikoei.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 87. orr.

Helburu ohikoenak hauek izaten dira: ekonomia hazkundea, enpleguaren sorkuntza, prezioen egonkortasuna, aurrekontu publikoen sarrera eta gastuen arteko oreka, atzerri oreka (hau da, inportazio eta esportazioen arteko oreka) eta truke-tasaren egonkortasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

Europako Batasunean gero eta estatu kide gutxiagok gainditzen dute aurrekontu publikoen gaineko Bruselaren azterketa.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

8 aurrekontuen urrezko arau (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Aurrekontuen urrezko araua esan diotena dago akordio horren barruan, egiturazko defizita mugatzeko araua.>>Dozena bat estatuk berretsi dute jada martxoaren 2an sinatutako akordioa, besteak beste Alemaniak, Frantziak, Greziak, Italiak, Espainiak, Irlandak eta Portugalek. ETC-prentsa   Berria, 2013-01-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrekontu akordioa (3); aurrekontu arazoak (3); aurrekontu bat (6); aurrekontu defizit (3); aurrekontu defizita (5); aurrekontu egitasmoa (5); aurrekontu handiagoa (6); aurrekontu hori (5); aurrekontu orokorrak (5); aurrekontu orokorren (4); aurrekontu oso (3); aurrekontu osoa (7); aurrekontu osoaren (15); aurrekontu parte hartzaileen (3); aurrekontu partida (4); aurrekontu partidak (4); aurrekontu politika (6); aurrekontu politikak (4); aurrekontu proiektu (3); aurrekontu proiektuak (9); aurrekontu proiektuan (8); aurrekontu proiektuaren (5); aurrekontu proiektuari buruz (3); aurrekontu saila (4); aurrekontu txikiena (3); aurrekontu txikiko (3); aurtengo aurrekontu (4)

bere aurrekontu (4); bideratutako aurrekontu (3); da aurrekontu (4); datorren urteko aurrekontu (3); du aurrekontu (6); dute aurrekontu (5); eaeko aurrekontu (6); espainiako aurrekontu (6); espainiako gobernuaren aurrekontu (4); euroko aurrekontu proiektua (4); eusko jaurlaritzaren aurrekontu (3); gobernuaren aurrekontu proiektua (3); gobernuaren aurrekontu proiektuari (4); jaurlaritzaren aurrekontu proiektua (3); milioi euroko aurrekontu (7); nafarroako aurrekontu (6); nafarroako gobernuaren aurrekontu (3); urterako aurrekontu (3); zuen aurrekontu (4)

aurrekontua aurkeztu (3); aurrekontua aurreikusi (3); aurrekontua baino (5); aurrekontua bi (3); aurrekontua bozkatu (3); aurrekontua da (4); aurrekontua du aurten (3); aurrekontua dugu (3); aurrekontua ere onartu (3); aurrekontua ez da (4); aurrekontua izan du (6); aurrekontua izan dute (3); aurrekontua izango du (28); aurrekontua izango duela (3); aurrekontua murriztu (4); aurrekontua onartu (15); aurrekontua zehaztu (5); aurtengo aurrekontua (7)

defentsarako aurrekontua (3); duen aurrekontua (9); duten aurrekontua (5); euro inguruko aurrekontua (4); euroko aurrekontua dauka (5); euroko aurrekontua du (33); euroko aurrekontua duen (3); euroko aurrekontua dute (7); euroko aurrekontua izan (10); euroko aurrekontua izanen (3); euroko aurrekontua izango (29); euroko aurrekontua osatu (3); euroko aurrekontua zuen (6); gure aurrekontua (4); lanen aurrekontua (4); milioi dolarreko aurrekontua (6); milioi euroko aurrekontua (83); milioiko aurrekontua du (3); obraren aurrekontua (3); onartutako aurrekontua (6); osasunaren aurrekontua (3); sailaren aurrekontua (3); urteko aurrekontua (4); urterako aurrekontua (3); zenbateko aurrekontua izango (3); zuen aurrekontua (3)

arabako aurrekontuak (6); aurkeztu dituen aurrekontuak (4)

aurrekontuak aurkeztu (4); aurrekontuak aurrera ateratzeko (4); aurrekontuak babesteko (5); aurrekontuak babestuko (3); aurrekontuak bozkatu (3); aurrekontuak direla (3); aurrekontuak eajk (4); aurrekontuak egiteko (4); aurrekontuak ez (9); aurrekontuak gora (3); aurrekontuak handitu (3); aurrekontuak hitzartu (5); aurrekontuak luzatu behar (3); aurrekontuak luzatuta (3); aurrekontuak negoziatzeko (5); aurrekontuak onartu dituzte (4); aurrekontuak onartu zituzten (3); aurrekontuak onartzeko (10)

aurtengo aurrekontuak (6); baina aurrekontuak (3); da aurrekontuak (3); datorren urteko aurrekontuak (7); diputazioko aurrekontuak (3); dituzten aurrekontuak (4); du aurrekontuak (3); eae ko aurrekontuak (5); eaeko aurrekontuak (11); espainiako aurrekontuak (6); ez ditu aurrekontuak (3); jaurlaritzaren aurrekontuak (3); nafarroako aurrekontuak (6); plana eta aurrekontuak (3); udal aurrekontuak (3)

aurrekontuan hazkunde hori (3); dagokion aurrekontuan hazkunde (3); idatziari dagokion aurrekontuan (3)

aurrekontuarekin alderatuta (3); milioi euroko aurrekontuarekin (9)

aurrekontuaren arabera (6); aurrekontuaren berri (3); aurrekontuaren egitasmoa (3); aurrekontuaren erdia (5); aurrekontuaren inguruko (3); aurrekontuaren zati handiena (5); aurrekontuaren zatirik handiena (3); bere aurrekontuaren (4); da aurrekontuaren (3); du aurrekontuaren (5); urterako aurrekontuaren (5)

aurrekontuari buruzko (4); aurrekontuari ekarpen (3)

aurrekontuei buruz (4); aurrekontuei buruzko (6); datorren urteko aurrekontuei (3); espainiako aurrekontuei (3); nafarroako aurrekontuei (3); urteko aurrekontuei begira (3)

aurrekontuek ez (4); onartutako aurrekontuek (3)

aurrekontuekin batera doan (3); espainiako aurrekontuekin batera (3)

aurrekontuen alde (8); aurrekontuen aurka (4); aurrekontuen bozketan (3); aurrekontuen eztabaida (8); aurrekontuen gainean (5); aurrekontuen inguruan (8); aurrekontuen inguruko (8); aurrekontuen luzapena (3); aurrekontuen murrizketa (3); eaeko aurrekontuen egitasmoari (3); espainiako aurrekontuen (8); gobernuak aurrekontuen (4); nafarroako aurrekontuen (3)

aurrekontuetako defizita (3)

aurtengo aurrekontuetan (7); eaeko aurrekontuetan (8); nafarroako aurrekontuetan (3); urteko aurrekontuetan (9)

aurrekonturik ez (8); aurrekonturik handiena (3); aurrekonturik txikiena (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus