Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Segadaren batean erori den hiruzpalautan, traizioak berak baino gehiago amorrarazi du aurrekariak, traidorearen hitzei koipekeriatik haratagoko ezer susmagarririk ez antzeman izanak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 144. orr.
Jendea ondo ohartzen da nire kasua aurrekari arriskutsua eta larria dela. Berria - Euskal Herria 2004-02-07
-Aurrekaririk ez duela esan nahi nuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 172. orr.
Ez da mintzamena, baizik eta haren aurrekaria. egidan, nire mortifikaziorako, berak beti izan zaituela nahiago berresteko balio zuten aurrekari bila hasi nintzen, manito, hirurok elkarrekin igaro ditugun uneak patetikoki distortsionatuz eta, nire kalterako, gu bion arteko konparazio morbosoak eginez. Berria - Gaiak 2006-02-22
Aitzitik, behin aurrekaria jarriz gero, jazoera ondoren halabeharrez ez baletor, orduan jazoera hori gure itxurapenen jolas soil bat bailitzan hartu beharko genuke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 111. orr.
Alta, eta aurrekariak ikusirik, txetxeniarren parte hartzea frogatu edo ez, Kremlinak hala erabakiko balu, Aurretik izan diren aurrekari zabal horiek, bestalde, inoiz ez dira neutro izan. Berria - Mundua 2004-08-26
-Aurrekaririk ez duela esan nahi nuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 172. orr.
Badakizu: kontuz ibili aurrekariak sortzearekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 54. orr.
Aurrekariak aurrekari, aurreikusitako bira egiten jarraituko dutela adierazi dute. Berria - Kultura 2004-01-16
Lerradurak gertatzen badira, presaz haratago dauden herrietan aurrekaririk gabeko hondamendia izanen da. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 167. orr.
Aurrekari horiek kontuan hartuta, erakundean 1969ko erorikoaz geroztik sortu diren joera desberdinak ere azaldu dizkiozu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 228. orr.
Aurrekari hauek guztiak azaldurik, iritsi da nire eskaera zehatza egiteko unea, zeina izango baita, eta, uste dudanez, ustekabean harrapatuko ez baitzaitu. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 137. orr.
Han zeukatean, den-dena, nire aurrekarien kondena-agiritegian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.
Gertaera haien harira hedabideek argitaratutako informazioaren arabera, lehenago ere aurrekariak zituen erasotzaileak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 169. orr.
Hasteko, ginekologoak datuak hartzen dizkizu, eta zure historia egiten: adina, garaiera, pisua, aurretik izandako gaixotasunak eta egungoak; familiako aurrekariak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Poliposis uterina ageri zen gaixoaren aurrekarietan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.
Alergia aurrekariak zituzten sendietan jaiotako 865 haurri jarraipena egin zieten Municheko ikertzailek. Berria - Gaiak 2004-10-22
Gaixoaren osasun aurrekariak ere aintzat hartu behar dira. Berria - Gaiak 2004-06-22
Baina Anshelek aurrekariak aipatu zituen, Legeak ez zuela halakorik debekatzen frogatzeko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 207. orr.
Horretarako, kasuko aurrekariak kontuan hartzeko eskatu dio. Berria - Euskal Herria 2004-10-15
Dauden aurrekariak aintzat hartuz, dena den, ia ezinezkoa izango da epailearen erabakia atzera botatzea. Berria - Mundua 2004-12-15
Aurrekariak ezartzeko moduko epaia izan al da? Berria - Mundua 2004-12-15
Hedabideei adierazitakoa bakarrik esan diete udaltzainei, identifikatu eta araketa prebentiboak egin behar dizkietela aurrekari penalak dituztenei edo armak eramateaz susmagarri diren guztiei. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Gehienetan bi urte baino gutxiagoko zigorra ezartzen zaizkie eta, beraz, gizonak ez badu aurrekari penalik kalean uzten dute. Berria - Harian 2005-11-24
Mendebaldeko demokrazia gehienetan, aurrekari penalengatik zigorra bete dutenek bozkatzeko eskubidea daukate. Berria - Mundua 2004-10-27
Langile atzerritarrei sorterriko zigor aurrekarien agiria eskatzen diete, besteak beste, euren egoera legeztatzeko. Berria - Harian 2005-02-05
Mexikotik lortu beharreko zigor aurrekariak eta gainerako agiriak Bartzelonako kontsulatuan eskatu behar izan zituen. Berria - Harian 2006-01-12