Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aurrejubilatu, aurrejubila, aurrejubilatzen da ad berez dagokion adinean baino lehenago erretiroa hartzea.
Berdin jasoko dute Navaleko 570 aurrejubilatuek ere. Berria - Ekonomia 2004-12-18
Gehienek Basaurin jarraituko dute, batzuek Reinosaraino joan beharko dute, eta zortedunak aurrejubilatu egingo dituzte. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 22. orr.
Badira zazpi urte Joakin aurrejubilatu zutenetik, eta oraindik ez da ohitu hipermerkatu erraldoi horretako girora. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 167. orr.
Berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.