Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurreikuste horrek inoiz har al ditzake pentsamenduak berak iritsi ezinak dituen objektuak? Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 45. orr.
Abantaila hauek ditu, bestalde: delitu garrantzitsuak aurreikustea eta, ondorioak agerian jarriz eta egileak isilean edukiz, herria beldurtzea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.
Hala izanik ere, jokaldiak sistema osoaren gainean du eragina, eta ezinezkoa zaio jokalariari jokaldi horrek ekarriko duen ondorioa zenbaterainokoa izango den aurreikustea. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 121. orr.
Gutariko bakoitzaren geroko urratsen norabidea aurreikusteak ere ez zion lan handirik emanen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.
Zerorrek erreparatutakoen arabera, entseia ezazu zure aurreikuste partikularra. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 98. orr.
Herria defendatzeko bi gauza dira beharrezkoak: aurreikustea eta hornitzea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 166. orr.