Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aurreikusle iz aurrez ikusten duena.
Negu betea zen arren, ezusteko bero oldea baliatuz terrazak jarriak zituzten zenbait tabernari aurreikuslek eta goizeko zazpi t'erdiak inguruan jada aulkiak ezarri eta gosaltzeko ostatuak irekitzen ari ziren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 48. orr.
Lege hauei buruz ezin da delituen aurreikusle direnik esan, delituei beldurra dietela baizik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.
Haren herritar bat, erdi aurreikusle eta erdi bazternahasle, zenbait urtez bizi izan zen, gerra amaitu ondoren, haren amari kontsolagarrizko berri faltsuak ekartzetik, diru truke. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 197. orr.