Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aurrebaldintza iz aurrez ezarritako baldintza.
Hondakinak sortzea aurrebaldintza beharrezkoa ere bada zerbait berria sortzeko bai urbanismoan, bai arkitekturan, bai kulturan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.
Horrez gainera, Israel aintzat hartzea ere jarri diote aurrebaldintzatzat. Berria - Mundua 2006-02-05
Aipatu eredua edo legea betetzeko, aurrebaldintza garrantzitsu batzuk bete behar dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.
Hizkuntza ikastea aurrebaldintza mingarri bat baino ez da literatura irakurtzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 287. orr.
Ez ditzagun aurrebaldintzak jarri eta utz diezaiogun politikari bere lana egiten. Berria - Harian 2006-03-25