Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurpegiratu, aurpegira(tu), aurpegiratzen 1 du/da ad aurpegira eraman.

Irribarrea aurpegiratu zitzaion Karmeni.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 187. orr.

Irribarre-mamu antzeko bat aurpegiratu zitzaion amari orduan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 82. orr.

Ilea baino gehiago zurdak hazten zitzaizkion, goizean moztu eta iluntzerako amorruz aurpegiratzen zitzaion bizar itxia, paparreko ilearekin bat eginik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.

Itaunaren damua aurpegiratu zitzaion berehala, eta eskuaz ezabatu zuen aurrean zuen airearen txatal bat, bere arestiko berbak bertan idatziak balegoz moduan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 38. orr.

2 dio ad aurpegira eman, bota.

Agudo asko aurpegiratuko dizue, ezkutuan alderdikeriaz jokatzen baduzue.  Elizen arteko biblia   Jb 13,10

Berak ere gehiago espero zuen, baina onargaitza zitzaion bulegokume putaseme hark horrelakoak aurpegiratzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.

Gavardek ez zion muzin egiten indarkeriaren ideiari; baina, batzuetan bere aberastasuna aurpegiratzen zioten, harentzat zirraragarriak ziren txantxa saminen bidez, eta komunista agertu nahiago zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

Gerra barregarri honi gerra deitzea aurpegiratuko digute!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 115. orr.

Zuzendariak halako zabarkeria aurpegiratu zidan nire janzkeran, baina ez zen konturatzen nire mantal zaharra, noizbait niretzat egokia zela juzkatu zuena, ez zela lehen bezain sexya.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.

Halakoxea zen bera, soken kontra harrapatzen bazenuen noizbait, edo kontraesana aurpegiratzen bazenion, zezen bihurtuta oldartuko zitzaizun, bi adarrak urdailean edo gutxien espero zenuen lekuan sartzeraino.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 117. orr.

Ez zuen seguruenik aurpegiratzeko moduko ezertxo ere egingo.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 107. orr.

Ematen du mundu guztiak haren bizitzaren berri daukala, mundu guztiak haren bizitza aurpegiratu nahi diola.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 96. orr.

Askotan aurpegiratu izan zaio Oteizari bere erdaltasuna, eta berak ere sarri aitortu izan du, minez eta amorruz, sekulako muga zuela hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus