Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurora 1 iz eguzki irraden eraginez, zeruan hainbat koloretako argi zerrendak agertzea, lurburuetan gertatzen dena.

Ezin da egia izan, eta ez duzu egia denik sinetsiko, aurora boreala baizik ez delakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.

Horietaz gain, aurora borealei buruzko erakusketa bat jarriko du martxan; lehendabizi Gipuzkoako hainbat herritan, eta ondoren beste herrialdeetan.  Berria - Kultura   2004-05-27

Neguan, lau hilabetez, ez da eguzkirik ikusten zeruan, eta izarrez eta ilargiaz gain, iparreko argiak (aurora borealak) bakarrik dira argi-iturri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.

2 aurora austral (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Aurora polarra (aurora polar boreala edota aurora polar australa ere bai) gauez zeruan agertzen den distira edo luminiszentzia itxurako fenomenoa da. [...] Ipar hemisferioan, "aurora boreal" izenaz ezagutzen dira; aldiz, hego hemisferioan, "aurora austral" bezala. ETC-entziklopedia   Aurora polar, Wikipedia

Eguzkiaren partikulek goi atmosferan talka egitean sortzen diren argiei deitzen zaie aurora boreala -edo, hobe esanda, poloetako aurora, Hego Polotik hurbilekoa aurora australa baita-. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-09

Aurora australa ikusita lasai hilko dela erraten du. ETC-literatura, saiakera   Zer barkaturik ez, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2011

Aurora polarra (hau da, aurora boreala eta aurora australa). ETC-entziklopedia   Aurora, Wikipedia

3 aurora boreal (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Ipar hemisferioan, "aurora boreal" izenaz ezagutzen dira; aldiz, hego hemisferioan, "aurora austral" bezala. ETC-entziklopedia   Aurora polar, Wikipedia

Aurora polarra (hau da, aurora boreala eta aurora australa). ETC-entziklopedia   Aurora, Wikipedia

Hala, Ipar Poloan agitzen denari aurora boreal deritzo, eta Hego Polokoari, aldiz, aurora australa. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-09

4 aurora polar (corpusean ez dago; ETCn 110 agerraldi)

Aurora polarra (aurora polar boreala edota aurora polar australa ere bai) gauez zeruan agertzen den distira edo luminiszentzia itxurako fenomenoa da. ETC-entziklopedia   Aurora polar, Wikipedia

Fenomeno atmosferikoak hainbat eratakoak izan daitezke: aire-fenomenoak (haizea), ur-fenomenoak (euria, elurra eta txingorra), argi-fenomenoak (aurora polarra eta ortzadarra) eta fenomeno elektrikoak (oinaztua). ETC-prentsa   Berria, 2007-08-03

Eta naturarekin gozatzeko bidaiak eskaintzen dituzte: glaziarrak bisitatzeko eta aurora polarrak ikusteko, esaterako. ETC-prentsa   Berria, 2009-03-14

Arantzadi Elkarteko bost gazte Kanadara abiatu dira aurora polarrak aztertzera. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-09

Astronomoek iragarri dutenez, gaur edota bihar aurora polarrak behatzeko aukera izango da -Aurora 2001 euskal espedizioa Kanadan da egunotan, aurorak begiztatzen-. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-26

Hori zen Ipar Poloko eskimalek aurora polarra azaltzeko zuten modua. ETC-prentsa   Goienkaria, 2004-11-05

Aurora polar edo ipar argiak zeruan azaltzen direnean, hainbat inuitek arbasoen espirituak ikusten dituzte dantzan. ETC-prentsa   Berria, 2012-10-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus