Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurkitzaile 1 iz zerbait aurkitzen duen pertsona.

Baina, era berean, aurkitzaileak berarentzat gorde nahi izatea justifikatuko lukeen baliorik gabe ere, eskuizkribu bat ez da hortzetako eskuila erabili bat bezala botatzeko gauza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.

2 iz aurkikuntza bat egiten duen pertsona.

Zer esan behar genieke haren aurkitzaileei?  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 75. orr.

"Bertakotzat" izendatzean Mundu Berri zapaldu gabe bateko fauna eta flora ez-gizatiarrarekin parekatzen ari da zeharbidez, mundu hori giza aurkitzaileen zain egon delarik han sartu eta hartaz jabetzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.

Txinatarrak ere, Amerikaren aurkitzaile .  Berria - Gaiak   2006-01-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus