Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aditzondo iz adberbioa.

Adibidez, Pirots karulize elatically "piroteak elatikoki karultzen dira" hurrenkeran, badakigu hitz horiek izena, aditz eta aditzondoa direna, s "ak", ize "tzen" eta ly "ki" elementuen bitartez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 141. orr.

Izena bera ere, Mykael hebreerazkoa, 3 hitzez osatua dator: My, "nor" izenordekoa, Ka, "bezain" edo "bezala" aditzondoa duguna, eta El, hainbat hitz hebreerazkoetan ageri den "Jainko".  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.

Munduko mintzaira guzietan aurkitzen dira izenak, izenordainak, aditzak, aditzondoak, eta abarrak; horiek mintzairaren gramatika bereziak kudeatzen dituela.  Herria   2005-12-08

Izenondoek eta aditzondoek, euskaraz, bikoizteko ahalmena dute, modu horretan esanahia maila nabarmenago batean adierazten delarik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus