Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aurkiezin izond aurkitzen ezinezkoa dena.
Itsasoan zehar igaro zinen, ur handien artetik oinez, baina inork zure aztarnarik aurkiezin. Elizen arteko biblia Sal 77,20
Minik biziena, ordea, arima deitzen den leku aurkiezinetik lotua zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.
Benetako bizitza ezin da atzeman, baina Musil ez da nekatzen benetako bizitza horren atzetik joateaz, nahiz jakin badakien ezkutuan dagoela, aurkiezina dela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 131. orr.
Zaldun trebea eta ibiltari nekaezina, inguruetako mendi-zoko, ehizarako goi-barruti ezezagun, bazter aurkiezin eta ezkutaleku guztien ezagutza zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.