Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurkibide iz liburu bateko zati edo gaien kokalekua adierazten duen zerrenda, haren aurrean edo atzean ezartzen dena; informazio zerrenda hutsez osatutako argitalpena. ik aurkitegi.

-Parisko telefono aurkibidean aurkituko nauzu, menturaz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 196. orr.

Aurkibidea elebiduna da, presidente orokorraren hitzaldia ere bai.  Herria   2004-01-29

Esatea nuke arrazoia haren telefono zenbakia aurkitu ezina izan zela, ez baitzetorren abonatuen aurkibidean, baina ez litzateke egia izango.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 261. orr.

Gertaera garrantzitsuenen kronologiaz gain, zerrenda eta aurkibide ugari ere eskaintzen du, besteak beste, liburuak.  Berria - Kultura   2004-02-25

Telefono-aurkibidean egon balira, posible izango zatekeen estatu bietako herri eta hiri bakoitzeko informazio-telefonoetara deitu eta Hawthorne 87 helbidean bizi zen David Minor-en telefonoaz galde eginez haiek aurkitzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 287. orr.

Gero tren-aurkibide bat hartzen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.

Aurkibideak lagunduko dio nahi duen testura zuzen eta arin jotzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.

Haietariko bakoitzean, azpimarratuta zegoen aurkibideko artikulu bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 482. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkibide batekin buruan (3); telefono aurkibide batekin (3)

aurkibidea hitzaurrea (3); gaien aurkibidea (3); izenen aurkibidea (3)

telefono aurkibidean (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus