Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Hilko naiz aurki eta han ahaztuko zait. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 98. orr.
Aurki hasi zen erromeriak jotzen, hasieran dozena erdi pieza menderatuz eta haiek errepikatuz. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 35. orr.
Aurki zabaldu zion Mathildek atea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.
Laster arrautzak uzkurtu eta goratu egin zitzaizkidan, aurki hazia isuriko nuen seinale. Aitor Arana «Onan», 2000 - 36. orr.
Oraintsu irauli zuten azken galdaketa eta aurki itxiko dute etxeak eraikitzeko. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 22. orr.
-Aurki hutsik geratzekoa den higiene-mediku lanpostu bat baizik ezin dizugu eman. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 263. orr.
-Aurki arte, datorren larunbata arte. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 141. orr.
-Orduan aurki arte, esan bezala -erantzun zidan nagusiak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.
Aurki arte agian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 243. orr.
Eta aurki arte! Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 7. orr.