Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurki1 iz oihaletan, ehunetan edo beste hainbat gauzatan, alde nagusia, begien aurreko aldea.

Xaxik aitortu zidanez tragikoki bitxi kausitzen zuen biziaren zoriona eta tristura sakona, bizia deitzen zen txanponaren bi aldeak, hots, aurkia eta binperra, egiazko Erronkariko Boboaren antzera.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 18. orr.

Nik badiat pizarren bat emakumetik, aurkiren bat ere bai iraultzailetik, eta umetik berriz dexente.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Bi euskal taldeei dagokionean, aurkia eta ifrentzua.  Berria - Kirola   2004-09-28

Aitzin eta gibel, aurkiz eta ifrentzuz, konkistatzaile indiar-jale baten irudia zeraman paper puska muskerraren angelu eta azalera ezberdinek eskaini ahala aukerez baliatu nintzen, burdin meta horren zirkuituzko bihotza beratu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Garaipenaren eztiak galtzaileen mikatza du bestaldea, aurkiak bere ifrentzua bezala, eta beste taldeetakoek, iristen doazen neurrian, buru-makur eta inbidia-punttu batez begiratu diete irabazleei.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 26. orr.

Handi-aurkietara bagoaz, izendatze modu goitar batek ezarritako kontinente eta estatuetan bereizia ikusten dugu, halaxe izan baita mundua mundu hau denetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

Kataluniako hezkuntza sisteman katalana ikasteko ereduek aurkia eta ifrentzua dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

2 handi-aurki handiena.

Lehenagoko teologoentzat handi-aurkienak -Jainkoak- esplikatzen bazuen Dena, oraingoentzat ttiki-aurkienak -partikula elementalak- esplikatzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Handi-aurkietara bagoaz, izendatze modu goitar batek ezarritako kontinente eta estatuetan bereizia ikusten dugu, halaxe izan baita mundua mundu hau denetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

3 txiki-aurki (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Baina sumatzen dut herri honek kulturgintzan handira jo beharra daukala, beti txiki-aurkiak jasotzen dituenak jakina baita luzera jokoa galdu egiten duela. ETC-prentsa   Berria, 2017-01-08

Ez zen pipertu, eta esan: "Aizu! Ni ez nator hona besteek utzitako txiki-aurkiak jatera!". ETC-prentsa   Berria, 2017-04-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus