Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurkeztu, aurkez(tu), aurkezten 1 da ad norbaiten aurrean agertu.

Horregatik, ahul eta beldurrez dardar aurkeztu nintzen zuen aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,3

Hiru alderdietako hautagai bat aurkeztuko da Iparraldeko hiru bozguneetan, eta bertze alderdiek sustengatuko dute.  Herria   2004-07-15

Oraingoz Patxi Izko egungo presidenteak soilik erran du aurkeztuko dela, eta hautagai izan nahi dutenek hilaren 20a arte dute hautagaitza aurkezteko epea.  Berria - Kirola   2006-03-04

Belasko eta lagun gazteak boluntario aurkeztu ziren, jende adoretsua zirela erakutsiz berriro ere.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 128. orr.

-Gizon bat aurkeztu da transformadorearen sabotajearen egile bezala.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 55. orr.

Besteak beste, paradigma eta sintagma ez dira bikote modura aurkezten, ez baitzait etiketak kokatzea interesatzen, kontzeptuak berez ulertzea baizik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Unibertsitateak, jakingo duzunez, proba hauetara aurkezten direnei azterketak egiteko epaimahai bereziak antolatzen ditu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 84. orr.

2 du ad norbaiten aurrean, hark ikus, ezagut edo azter dezan, zerbait edo norbait jarri.

Stephen Hawkingek zulo beltzei buruzko teoria aurkeztu du erlatibitateari buruzko biltzarrean.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Esan zion astronautak gure hirira etorri bezain pronto aurkeztu egingo zizkiola.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 32. orr.

Familiako bat, esan zioten epaileari zu aurkeztean, eta zuk baietz buruarekin, familiakoa zinela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Barkatu, oraindik ez dut nire burua aurkeztu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.

Yoyes Mexikotik etorri berritan ezagutu nuen, oposizioak prestatu behar zituela-eta ezagun batek lagun niezaion aurkeztu zidanean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 106. orr.

-Adiskide bat aurkeztu nahi dinat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

Esaten zutenez, aurkeztu zizkioten hogeita hamar emakumeren artetik aukeratu zuen emaztea.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 62. orr.

Nik neure burua aurkeztu nuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 182. orr.

-Nire burua aurkeztuko dut -esan nion-.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 8. orr.

Bestalde, hark zion Mari aurkeztu, eta maite zuten, biek ukaiten ahalko zuten alaba bailitzan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 255. orr.

Ideia positiborik berek ez dute bat bakarra aurkezten, gauzak nola alda litezkeen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 157. orr.

3 armak aurkeztu

Eta horri esaten zitzaion Giosuè Carducciri armak aurkeztea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Kexu zeuden eskolara etorri eta beti denak ikusi behar kirtena galtzetatik ateratzen Giosuè Carducciri armak aurkezteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 140. orr.

Hau idatzi aurreko laurehun urteetan jadanik, eliza hori guardian egon da, jarrera oso zurrunean eta zaintza lasaitugabeaz, aitasantutzaren kasketaz eta hierarkiaren bular-babeskiaz astun blindatua, eta etengabe Jainkoari armak aurkeztuz liturgia zorrotzaren erritmo errepikakorrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Urteeran, mikelete piketeak armak aurkeztu zituen errege-martxa jotzen zen bitartean eta sei zaldik tiraturiko kotxe girotuan sartu zuten katabuta.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 121. orr.

4 helegitea aurkeztu

Hauteskunde Batzordeak erabaki behar du aurrena hautagaitzen legezkotasunaz, baina ondoren Auzitegi Gorenean helegitea aurkez dezakete Espainiako Gobernuak, Estatuko Fiskaltzak edo alderdi politikoek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Euskalerria irratiak helegitea aurkeztu zuen erabaki horren kontra, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak kontuan hartu du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Sententzia oso sendoa da, eta uste genuen helegitea aurkezteko aukera aztertu ere ez zuela eginen Itoizko Koordinakundeak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

agiria aurkeztu (13); alegazioak aurkeztu (18); atzo aurkeztu zituen (15); atzo aurkeztu zuen (75); atzo aurkeztu zuten (76); aurkako helegitea aurkeztu (17)

aurkeztu ahal izango (18); aurkeztu ahal izatea (13); aurkeztu ahal izateko (30); aurkeztu aurretik (24); aurkeztu behar du (19); aurkeztu beharko du (18); aurkeztu beharko dute (12); aurkeztu beharreko (11); aurkeztu berri du (19); aurkeztu berri duen (16); aurkeztu berri duten (12); aurkeztu da (44); aurkeztu den (15); aurkeztu dio (27); aurkeztu diote (11); aurkeztu diren (39); aurkeztu ditu (111); aurkeztu dituen (23); aurkeztu ditugu (16); aurkeztu dituzte (109); aurkeztu dituzten (12); aurkeztu dizkio (15); aurkeztu dizkiote (20); aurkeztu duen (62); aurkeztu duten (30); aurkeztu edo (14); aurkeztu egin (15); aurkeztu ere (15); aurkeztu ez (17); aurkeztu ezin (11); aurkeztu gabe (17); aurkeztu genuen (13); aurkeztu izan (26); aurkeztu izana (16); aurkeztu nahi izan (13); aurkeztu nuen (17); aurkeztu ondoren (42); aurkeztu ostean (19); aurkeztu zen (153); aurkeztu zenean (15); aurkeztu zidan (11); aurkeztu zien (45); aurkeztu zieten (16); aurkeztu zion atzo (17); aurkeztu zioten (44); aurkeztu ziren (86); aurkeztu zituen atzo (42); aurkeztu zituzten atzo (25); aurkeztu zizkion (15); aurkeztu zizkioten (12); aurkeztu zuela (12); aurkeztu zuen atzo (213); aurkeztu zuen bere (20); aurkeztu zuen espainiako (12); aurkeztu zuenean (41); aurkeztu zuenetik (15); aurkeztu zuten atzo (123); aurkeztu zutenean (15)

aurrean aurkeztu (40); aurrera aurkeztu (13); bana aurkeztu (16); batean aurkeztu (19); batek aurkeztu (11); batera aurkeztu (17); bateratua aurkeztu (15); batzuk aurkeztu (14); berak aurkeztu (11); bere burua aurkeztu (31); berri bat aurkeztu (19); berria aurkeztu zuen (11); bertan aurkeztu (15); besteko proposamena aurkeztu (26); bezala aurkeztu (31); bozetara aurkeztu (13); burua aurkeztu zuen (17); buruzko txostena aurkeztu (16); dimisioa aurkeztu zuen (32); egitasmoa aurkeztu (26); ekimena aurkeztu (23); emaitzak aurkeztu (12); ere aurkeztu (79); errekurtsoa aurkeztu (11); eskaera aurkeztu (20); espedientea aurkeztu (12); eusko legebiltzarrean aurkeztu (15); filma aurkeztu (15); gisa aurkeztu dute (12); gisa aurkeztu zuen (19); hautagai aurkeztu (15); hautagaitza aurkeztu (25); hauteskundeetan aurkeztu (15); hauteskundeetara aurkeztu ahal (12); helegitea aurkeztu du (37); helegitea aurkeztu zuen (73); helegitea aurkeztu zuten (31); helegiteak aurkeztu (11); helegiterik aurkeztu (18); herenegun aurkeztu zuen (11); hori aurkeztu (16); idatzia aurkeztu (11); izenean aurkeztu (13); kanpaina aurkeztu (13); kereila aurkeztu (11); lan aurkeztu dira (14); lana aurkeztu (16); lanak aurkeztu (14); lege proposamena aurkeztu (16); liburua aurkeztu du (11); liburua aurkeztu zuen (16); liburua aurkeztu zuten (12); madrilen aurkeztu (11); moduan aurkeztu (12); mozioa aurkeztu zuen (15); nagusiak aurkeztu (11); osoko zuzenketa aurkeztu (37); plan bat aurkeztu (13); plana aurkeztu zuen (21); programa aurkeztu (16); proiektu bat aurkeztu (12); proiektua aurkeztu zuen (17); proposamen bat aurkeztu (26); proposamena aurkeztu du (30); proposamena aurkeztu dute (14); proposamena aurkeztu zuen (35); proposamena aurkeztu zuten (12); proposamenak aurkeztu (11); salaketa aurkeztu zuen (19); salaketa aurkeztu zuten (11); sinadura aurkeztu (16); taldea aurkeztu (11); txosten bat aurkeztu (17); txostena aurkeztu du (13); txostena aurkeztu zuen (32); txostena aurkeztu zuten (13); zerrenda aurkeztu (23); zerrendak aurkeztu (11); zuzenketa aurkeztu zion (11); zuzenketa partzial aurkeztu (11); zuzenketak aurkeztu (23)

aurkez daitezke (14)

aurkeztea da (22); aurkeztea erabaki (35); ez aurkeztea (23); gisa aurkeztea (12); hauteskundeetara aurkeztea (14)

liburua aurkeztean (11)

aurkezteaz gain (17)

alegazioak aurkezteko (17); aurkezteko asmoa du (14); aurkezteko aukerarik (15); aurkezteko egindako (14); aurkezteko eskatu (21); aurkezteko eskubidea (21); aurrean aurkezteko (17); berria aurkezteko (14); diskoa aurkezteko (13); elkarrekin aurkezteko (18); ez aurkezteko (16); hautagaitza aurkezteko (14); hautagaitzak aurkezteko epea (11); hauteskundeetan aurkezteko (24); hauteskundeetara aurkezteko (37); helegitea aurkezteko aukera (17); helegiteak aurkezteko (13); lanak aurkezteko epea (14); liburua aurkezteko (18); proiektua aurkezteko (13); proposamenak aurkezteko (14); zuzenketak aurkezteko epea (19)

aurkeztekoa zen (11)

aurkezten ari (20); aurkezten bada (14); aurkezten da (40); aurkezten den (31); aurkezten digu (17); aurkezten dira (29); aurkezten diren (40); aurkezten ditu (36); aurkezten dituen (21); aurkezten dituzte (17); aurkezten du (83); aurkezten duen (41); aurkezten dute (26); aurkezten ez (23); aurkezten zen (11); aurkezten zuen (11); bezala aurkezten (36); burua aurkezten (11); gisa aurkezten (52); moduan aurkezten (11)

aurkeztua izan da (14); aurkeztua izanen da (16)

aurkeztuak izan (15)

aldiz aurkeztuko (12); aurkeztuko da (142); aurkeztuko dela (36); aurkeztuko den (36); aurkeztuko die (18); aurkeztuko dio (34); aurkeztuko dira (81); aurkeztuko diren (27); aurkeztuko ditu (115); aurkeztuko dituen (12); aurkeztuko ditugu (13); aurkeztuko dituzte (97); aurkeztuko dituztela (13); aurkeztuko dizkio (11); aurkeztuko du bere (14); aurkeztuko du bihar (16); aurkeztuko du gaur (34); aurkeztuko duela iragarri (17); aurkeztuko duen (53); aurkeztuko dugu (15); aurkeztuko dut (11); aurkeztuko dute gaur (23); aurkeztuko dutela iragarri (12); aurkeztuko duten (31); bakarrik aurkeztuko (11); berria aurkeztuko du (20); berriz aurkeztuko (13); bertan aurkeztuko (14); bihar aurkeztuko (18); bozetara aurkeztuko (12); datorren astean aurkeztuko (11); diskoa aurkeztuko du (32); ere aurkeztuko (38); gaur aurkeztuko du (21); gaur aurkeztuko dute (16); gisa aurkeztuko (19); hauteskundeetara aurkeztuko (28); helegitea aurkeztuko du (28); helegitea aurkeztuko duela (14); ikuskizuna aurkeztuko du (13); lana aurkeztuko du (21); liburua aurkeztuko du (16); mozioa aurkeztuko (18); mozioak aurkeztuko (15); plana aurkeztuko (12); proposamena aurkeztuko du (17); txostena aurkeztuko (17); zuzenketa aurkeztuko (13)

abokatuek aurkeztutako (11); atzo aurkeztutako (58); aurka aurkeztutako (22); aurkeztutako babes (11); aurkeztutako estatutu (11); aurkeztutako helegitea (32); aurkeztutako legez besteko (18); aurkeztutako osoko (20); aurkeztutako proposamena (22); aurkeztutako txostena (11); aurkeztutako zatikako (12); aurkeztutako zuzenketa (12); aurkeztutako zuzenketak (25); eusko jaurlaritzak aurkeztutako (11); eusko legebiltzarrean aurkeztutako (12); herenegun aurkeztutako (13); oposizioak aurkeztutako (13); proposamenari aurkeztutako (12); taldeak aurkeztutako (11); taldeek aurkeztutako (14)

aurkeztuz gero (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus