Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estalki apropos hura aukeratu zuten hiru aurkezleek jende aurrean azaltzeko. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 124. orr.
Zamarraz eta txapelaz beztitu aurkezlea, punpean hupatu zen taula gainera. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 73. orr.
Bertze hainbesteko kopuru bat badago lanean ari dena txapelketa horri buruz arlo tekniko diferentetan dotzena bat antolatzailetan, dotzena bat gai jartzaile eta aurkezletan eta hamar bat epailetan. Herria 2001-10-18
Aurkezle batek taldearen izena esan zuen, eta, berehala, musika leun ederra irristatu zen gure belarrietan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 111. orr.
Bada, programako aurkezle edo gonbidatuak fuck edo shit bezalako hitz sakrilegoren bat esango balu, hitz hori pii ziztu batekin ezabatzeko helburuz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.
Seguruenik konturatu zarete gaur, bi barik, aurkezle bakarra dagoela gure irratsaioan. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 10. orr.
Zenbait kazetari eta telebista aurkezle atentatuez baliatu dira komunitate jakin baten aurka egiteko, eta hori ez da inolaz ere zuzena. Berria - Harian 2005-03-09
Eta hainbesteko gogoz non hasi orduko aurkezleak oharra eman behar izan zuen, eserita egoteko mesedez, izango zela-eta dantzarako aukera atsedenaldian. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 56. orr.
Su festak, koloreetako argiak, NBA estiloko aurkezlea, denetarik prestatu zuten Osasunako zuzendariek, baina giroa inoiz baino hotzagoa izan zen. Berria - Kirola 2004-08-22
Egitarauaren barruan, aurkezleak emakumeen ohorez hitz egiten zuen, eta borroka politikoan eta sozialean parte hartzera bultzatzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.
Aurkezlearen beraren telefono zenbakia eman zidaten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.
Hiru aurkezleak, psikiatrak balira bezala, hurbil-hurbil eseri zitzaizkion Bonillari ondoan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 168. orr.
Noiz ikusi dituzue telebista aurkezle beltz edo arabeak, noiz enpresaburu beltzak? Berria - Harian 2005-11-06
Telebista aurkezle ezagun batek tratu txarrak jaso dituela salatu du. Berria - Gaiak 2004-04-22
Amaia Jackson telebista aurkezleak eman zien, jarraian, sarrera hizlariei. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Agian gai honekiko interesa famili harremanetatik datorkio Clooneyri, ez baita alferrik zuzendariaren aita telebista aurkezle eta politikari demokrata izandakoa. Berria - Kultura 2006-02-15
aurkezle batek (3); aurkezle lana (3); aurkezle lanak (7); telebista aurkezle (5); telebistako aurkezle (4)
hiru aurkezleak (6); hizlari aurkezleak (3); telebista aurkezleak (4)
bi aurkezleek (3); hiru aurkezleek (7)